Bazterra

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2022ko aza. 9a, 19:50

Lan egiten dudan bulego parean dago igerilekua, eta bada hilabete aktiboki bertara igeri egitera joaten hasi nintzela. Gure belaunaldiko aunitzek bezala haurra nintzela ikasi nuen igerian. Memorian iltzatuta daukat, gainera, igeriketa klase aitzinetik izaten nituen marruak eta negarrak. Beldurra ematen zidan urak, eta are beldur handiagoa irakasleak. Beldurrak beldur ikasi nuen igerian, estilo haundirik gabe, baina, arazorik gabe moldatzeko moduan.  Geroztik, joan izan naiz hondartzara, joan izan naiz igerilekura, egin izan dut surfa, baina, aktiboki ez dut inoiz egin igeri. 

Igerilekura joaten hasi naizen honetan deskubritu dut bertan ere (bertze leku aunitzetan bezala) badela hierarkia bat, denak ez direla igeri egiteko kalean paratzen, badela igeri ongi eginagatik eremu hori ekiditen duenik ere. 

Neronek ere izaten dut zalantza. Kaleak beteak badira, kalerik gabeko gunera joaten naiz beti. Eta kaleak hutsik badira ere zalantza izaten dut beti bertan sartu edo ez. Zer gertatuko da benetan igeri egiten duen bati bere lekua kentzen badiot? Eta zer ni bertan paratu, bertze kale denak bete, eta nire gune berean igeri egiten hasten denaren entrenamendua eragozten badut? 

Mila zalantza, eta azkenean beti bazterrean. Eta pentsatuko du entzuleak, zertarako ari zaigu hau dena kontatzen? Bada, gaur berriz ere igerilekura joatean, kalea hartzeko. 

Izan liteke gaurko hau metafora, edo ez. Bakoitzak interpreta dezala nahi bezala. Nik, behintzat, gaur ez dut bazterreko espazioa hartuko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!