Lotsak eta konplexuak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2021ko mai. 12a, 14:14

Lagun talde batera iritsitako Whatsap mezu batek ernatu ninduen igandean. Aspaldi ikusi gabeko lagun batena zen: “Neskak, gauza bat kontatu behar dizuet. Eta ez, ez nago haurdun eta ez naiz ezkonduko Sudurra oparitu berri dut”. Makarrak begietatik kendu eta berriz irakurri nuen testua. Nola sudurra operatu duzula? Zergatik? Zer gertatzen zaio zure sudurrari? Haurra zenetik bere gorputzarekin eta batez ere sudurrarekin sekulako konplexua zeukala kontatu zigun lagunak, nola betidanik saiatu den argazki guztietan edozer egiten bere sudurra tapatzeko. Nola ikasi zuen makillajea erabiltzen bere konplexuak kentzeko, nola mantendu izan duen isilik hori betidanik, nola azken urtean erabilitako maskarak lehenagotik zuen konplexua oraindik eta gehiago handitu dion eta nola hartu duen erabakia kirofanoan sartzeko. Pozik eta zoriontsu dago orain, bere buruarekin lasai. Solasaldi hori izan, eta taldeko gainontzeko kideak hasi ziren bereak botatzen: bere hankez lotsatzen da bat, kopetarekin bertzea, bular txikiegiak ditu batek, handiegiak bertzeak... Norberak bere burua maite behar duela erranez amaitu genuen solasaldia. Zein erraza den teoria, eta zein zaila praktika.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!