Arraroa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2020ko aza. 18a, 16:03

Herrian erosi ezin nituen gauzen bila, Iruñeko FNAC informatika dendan izan nintzen pasa den astean. Nahiago izaten dut ahal dela herrian kontsumitu, baina badira hemen aurkitu ezin daitezkeenak ere, eta halakoetan jotzen dut hiriburura. Pare bat gauza begiratu, eta hainbat galdera egin ondotik, hartu nuen erosi beharrekoa eta ordaintzeko kutxara joan nintzen. Mutil gazte bat bertan, 30 urtetik beherakoa ziur aski. Euskaraz egin arren, gaztelera garbian erantzun zidan, eta hala jarraitu genuen solasaldia. Erositakoaren garantia eta aseguru gauzak tarteko, izena eta abizena emateko eskatu zidan. Lasai asko bota nizkion, Ainhoa Larretxea Agirre. Ez  nintzen konturatu, ordea, estralurtar aurpegiarekin begira geratu zitzaidala. Errepikatzeko eskatu zidan, ulertu ez zituela eta. Letrak banaka-banaka- erran eta ederki kostata, apuntatu zituen. Ez zen isilik gelditu ordea: Joder, que nombre y apellido mas raro. Isilik gelditu nintzen, nahiz eta beharbada erantzun beharko niokeen ni ez naizela arraroa euskal izen eta abizenak izateagatik. Arraroagoa dela, Iruñean 2020. urtean, horiek aditua eta harritzea. Hurrengo bisitan erran beharko diot.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!