Antsoaingo Udalak Euskararen Ordenantza ez betetzea lortu du Nafarroako Administrazio Auzitegian

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2024ko ira. 22a, 23:58

Zorionak Antsoaingo Udalari, Euskararen bere Ordenantza bete behar ez izatea lortu duelako! EH Bilduko aginte taldeak dagoeneko ospa dezake arrakasta hau.

ANTSOAINGO UDALAK EUSKARAREN ORDENANTZA EZ BETETZEA LORTU DU NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIAN

 

Antsoaingo Udalak sukaldarien zerrenda egiteko lan deialdia argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2024ko martxoaren 21ean, euskara puntuatu gabe.

Antsoaingo Udaleko Euskararen Ordenantzak agintzen du jendaurrekoak ez diren lanpostuetan euskara % 5a puntuatzeko. Horrexegatik, euskaldun diren Antsoaingo bi herritarrek gora jotzeko helegitea aurkeztu zuten Nafarroako Administrazio Auzitegian.

Antsoaingo Udalak argudiatu du Euskararen Ordenantza ilegala dela, modu orokorrean euskara % 5 puntuatzea legala ez delako, lanpostu bakoitza banaka, arrazoizko eta neurrizko moduan baloratu behar delako. Nafarroako Administrazio Auzitegiak Udalari aurretik emandako ebazpena ere gehitu zuen, euskara puntuatu behar ez izateko.

Behin ere ez da agertu Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Euskararen Ordenantzaren artikulu hori baliogabetuta dagoenik. Antsoaingo Udalaren webgunean artikulu hori agertzen da 2000ko ekainaren 6an Euskararen Ordenantza onartu zenetik. Orain ere bai. Euskararen Ordenantzetan euskarari ezarritako balorazioaren portzentajeak aplikatu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiak askotan eta orain bat-batean, legeak aldatu gabe, aldatu du jurisprudentzia. Antsoaingo Udalari eman dio arrazoia.

Euskararen Ordenantzen aroa amaitu da, euskararen balorazioari dagokionez.

Zorionak Antsoaingo Udalari, Euskararen bere Ordenantza bete behar ez izatea lortu duelako! EH Bilduko aginte taldeak dagoeneko ospa dezake arrakasta hau.

2024-09-22.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!