Nafarroako Kontseilua: Alemana bai, euskara ez?

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2024ko mai. 31a, 00:54

Gaur Nafarroako Kontseiluaren egoitzara etorri gara, erakunde horren jardun euskarafobikoa salatzeko. Nafarroako Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organo gorena.

NAFARROAKO KONTSEILUA: ALEMANA BAI, EUSKARA EZ?

 

Gaur Nafarroako Kontseiluaren egoitzara etorri gara, erakunde horren jardun euskarafobikoa salatzeko. Nafarroako Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organo gorena.

Kontua da Nafarroako Gobernuak 5 urte eman dituela euskara baloratzeko dekretua prestatzen, eta duela gutxi zirriborroa igorri diola Nafarroako Kontseiluari, txosten juridikoa egin dezan. Nafarroako Kontseiluak esan du ez dela legezkoa euskara modu orokorrean baloratzea. Osasunbidean (oro har, soilik Osasunbidean baloratzen dira merezimenduak), merezimendu guztiak baloratzen dira modu orokorrean: doktoretzak puntu bat, nazioartean artikulu bat argitaratzeak, 0,75 puntu, alemana jakiteak 2 puntu eta abar. Beraz, zergatik euskara ezin da modu orokorrean baloratu?

Gainera, txosten edo irizpen horretan bertan, Nafarroako Kontseiluak esan du “funtsezkoak” direla alemana, ingelesa eta frantsesa lan deialdi publikoetan, Europar Batasuneko hizkuntzak diren aldetik.

Nafarroako Kontseiluaren irizpena erabat ideologikoa da, ez juridikoa: ia ez du aipatzen Nafarroako Euskararen Legea, ez du kontuan hartzen Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna, eta Konstituzioak aipatzen dituen gaitasuna, merezimendua eta hizkuntzen ofizialtasuna ahazten ditu.

Egoera oso larria da: Gobernu honek 5 urte daramatza euskara UPNk baino okerrago baloratzen. UPNk baloratzen zuen euskara eremu mistoan, eta gobernu honek ez. Onetsi nahi den dekretua txarra da: alemana, adibidez, Nafarroa guztian baloratuko da, eta euskara, eremu euskaldunean eta mistoan bakarrik. Baina okerrena da dekretu txar hori onesten ez den bitartean jarraituko dutela eremu mistoan euskara baloratu gabe. Etsigarria da.

Bestalde, salaketa hau egitearekin batera, ele bitan jarri dugu Nafarroako Kontseiluaren egoitzako plaka, gaztelania hutsean baitzegoen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!