AP-68ko kartelak, euskaraz!

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2024ko mar. 24a, 23:12

Beraz, aitzakia gehiagorik ez: AP-68ko kartelak, euskaraz! (Bai “Navarra, Comunidad Foral” dioten horiek, bai “Bienvenidos, Reyno de Navarra” diotenak).

AP-68KO KARTELAK, EUSKARAZ!

 

Legeak “ez-euskaldun” deitzen duen eskualdean, UPNk gaztelania hutsean jarri zituen “Navarra, Comunidad Foral” dioten kartelak. Hori aski ez, eta Turismo Departamentuak beste kartel batzuk ezarri zituen, non ongietorria egiten zuen gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz, baina ez euskaraz.

2015-2019 aldian, Geroa Bairen gobernuak euskaraz ere jarri zituen ia kartel guziak... salbu AP-68 autopistakoak. 2019tik hona, berriz, ez da aldaketarik izan.

Nafarroako Gobernuak dio ezin duela deus egin, AP-68 autopista Espainiako Gobernuaren eskumenekoa delako. Baina aitzakia da. Nafarroako Turismo Departamentuaren kartelak, esaterako, hor ezarri zituzten. Protesten ondorioz, “ongi etorri” txiki bat ere erantsi zieten euskaraz. Gainera, Espainiako oraingo gobernua euskararen alde omen dago, ustez.

Beraz, aitzakia gehiagorik ez: AP-68ko kartelak, euskaraz! (Bai “Navarra, Comunidad Foral” dioten horiek, bai “Bienvenidos, Reyno de Navarra” diotenak).

2024-03-24.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!