2023-12-27, 17etan, Iruñeko Udaletxearen aurrean: Elkarretaratzea euskarazko haur eskolen alde, Iruñeko Euskalgintzak deituta

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2023ko abe. 25a, 23:37

Horregatik Iruñeko Udal berriarentzat proposamen hau landu dugu:

“1.- Iruñeko Udalak konpromisoa hartzen du auzo guztietan euskarazko haur eskolak jartzeko.

2.- Hasteko, 2024-25eko ikasturtean Arrosadia, Donibane eta Mendillorri auzoetan euskarazko haur eskolak sortuko ditu".

2023-12-27, 17etan, IRUÑEKO UDALETXEAREN AURREAN: ELKARRETARATZEA EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDE, IRUÑEKO EUSKALGINTZAK DEITUTA

 

Iruñeko Euskalgintzak landu duen mozio proposamena babesteko asmoz eginen da.

MOZIO PROPOSAMENA.

Iruñeko haur eskoletako aurre matrikulazio datuak dagoeneko publikoak dira. Jende asko plazarik gabe geratu da, oro har, eskaeren % 80’71. Doakotasuna ongi dago, baina horrek, eta pandemiarengatik kutsatzeko beldurra galdu izanak azalarazi dute jaso gabe dagoen eskari handia. Lehen, arrazoi ekonomikoengatik hain handia agertzen ez zena. Horrek hausnarketa berezia merezi du, haur eskola gehiagoren beharraren inguruan.

Egun, Udalaren eskaintzak ez du aintzat hartzen hezkuntzan oinarrizkoa den gertutasun printzipioa, euskarazko murgiltze ereduaren alde egin nahi duten familiek aukera bakarra izateaz gain (plaza kopuru mugatua dago), beraien auzoetan edo barrutitik harago egin beharko lukete egunero bidaia. Beraz, udalak ez ditu familien eta haurren egunerokotasunean eragiten dituen kalteak kontuan hartzen.

Bestalde, gurasoak zein hezitzaileak erabat kezkatuak daude murgiltze eredua eskaintzen ez duten haur eskolekin, izan ere, egiten den eskaintza linguistikoak eredu pedagogikoaren kalitatea erabat kaltetuko du. Horrekin, hizkuntzak egoki ikasi ahal izatea oztopatuko da, eta gutxitutako hizkuntza den euskara sustatu beharrean, are gehiago kaltetu.

Bukatzeko, murgiltze eredua euskaraz egin nahi duten familiek ez dute doakotasuna bermaturik, eskola bakar batean baino ez dagoelako aukera. Hortaz, herritarren arteko desberdintasun gehiago gehitu ahal ditugu, doakotasunerako eskubidea errazago izango dute D eredua aukeratuko ez dutenek.

Horregatik Iruñeko Udal berriarentzat proposamen hau landu dugu:

“1.- Iruñeko Udalak konpromisoa hartzen du auzo guztietan euskarazko haur eskolak jartzeko.

2.- Hasteko, 2024-25eko ikasturtean Arrosadia, Donibane eta Mendillorri auzoetan euskarazko haur eskolak sortuko ditu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!