SAKANAN ERE ETB3 NAHI DUGU
2009. urtean, ETB3 sortu zenean, ETB1eko marrazki bizidunak desagertu ziren, eta Nafarroako haur gehienak euskarazko marrazki bizidunik gabe gelditu ziren; gaur egun berdin segitzen dugu Nafarroako toki askotan. Arazoa partez konpondu da, eta ETB3 ikus dezakete Iruñerrian, Lizarran, Tafallan, Zangozan eta Tuteran. Baina Nafarroako zatirik handienean, esaterako Sakanan, ez da konpondu.
Ikus-entzunezkoek oso eragin handia dute euskararen transmisioan, eremu ez-formalean, eta ikastetxeen osagarri ezinbesteko dira. Arazoa 2009. urtean hasi zen, eta 2020. urtean berdin segitzen dugu Sakanan. Espainiak sinatutako Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak ezin du argiago esan: Espainiak bermatuko du hizkuntza horietako "irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna", eta hitzematen du "EZ duela irrati- eta telebista-emisioen aurka eginen" (11.2 artikulua).
Aurreko Nafarroako Gobernuak konponbide teknikoa aurkitu zuen ETB3 Nafarroa guztian ikus zedin, baina Espainiako Gobernuaren baimena behar zen, eta hark ez zien erantzun eskaerei.
Beraz, behean sinatzen dugunok Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari eskatzen diogu dagokiguna eman diezagutela: ETB3 nahi dugu Sakanan eta Nafarroa guztian.
Sakanako Sortzen elkarteko gurasoak eta Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastolak.
Sakanako eta Irurtzungo D ereduko ikastetxe publiko guztietako zuzendaritza taldeak.
Sakanako AEK.
Guaixe Fundazioa.
Irurtzungo Aizpea Euskara Taldea.
Ziordiko Liburutegia.
Sakanako Euskal Herrian Euskaraz.
ETB3ren aldeko plataforma.
2018-06-03.
ETB3-REN ALDEKO PLATAFORMA.