Eguesibarko Udalari euskara egoki puntuatzeko Nafarroako Arartekoaren bigarren gomendioa

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2020ko mar. 25a, 23:42

Arartekoak ez du jarrera aldatu eta gomendio garbia eman dio: Ordenantzak dioen moduan euskara balora dezala, baina euskaraz jakin gabe lehiaketa aldiko puntu guztiak lortzea ekiditeko moduan.

EGUESIBARKO UDALARI EUSKARA EGOKI PUNTUATZEKO NAFARROAKO ARARTEKOAREN BIGARREN GOMENDIOA


Nafarroako Arartekoak 2020ko otsailaren 19an berriz erabakia hartu zuen Eguesibarko Udalaren aurka.

2019ko azaroaren 6an argitaratu zuen lan deialdi bat: Zerbitzu anitzetako peio izateko lanpostua betetzeko. Oposizio-lehiaketa zen.

Euskararen puntuazioa puntu guztien % 3 zen, horko Euskararen Ordenantzak ezartzen duen moduan. Baina merituen muga 20 puntukoa zen eta beste merituekin ere 20 puntuak lor zitezkeen, euskaraz jakin gabe.

Administrazioan Euskaraz Taldearen kexaren ondoren, Eguesibarko Udalak bere argudioak eman zituen: Euskararen Ordenantza betetzen zela; merituak horrela antolatzea legezko aukera zela; Geroa Baiko alkatea zuen lauko koalizioaren aurreko udal gobernuak horren inguruko gomendioa jaso (AETek eskatzen zuen moduan) eta onartu zuela, baina Navarra Sumako alkatea duen oraingo udal gobernuak ez zuela bat egiten irizpide horrekin.

Arartekoak ez du jarrera aldatu eta gomendio garbia eman dio: Ordenantzak dioen moduan euskara balora dezala, baina euskaraz jakin gabe lehiaketa aldiko puntu guztiak lortzea ekiditeko moduan.

Bi hilabete ditu orain Udalak gomendioa onartzen duen jakinarazteko. Jarrera, hala ere, bere argudioetan aurreratu du.

Zintzotasuna ez zaio falta Navarra Sumari: Bere jarrera nahiko ongi azaldu du. Aurreko udal gobernuak, ordea, bestela jokatu zuen: Gomendioa onartzen zuela erran eta hurrengo deialdian euskara ez zuen puntuatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!