2019-10-20: Nafarroa Oinez, Tuteran

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2019ko urr. 18a, 02:54

Egin zure ekarpena

Nafarroa Oinez ekonomikoki laguntzeko kontu korronte zenbaki hauek ditugu:

Kreditu Txartelaren Bidez.

Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552

Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 0183 6324

Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880

“http://www.nafarroaoinez.eus/nafarroa-oinez.asp?IdSeccion=24&IdContenido=84

2019-10-20: NAFARROA OINEZ, TUTERAN



Egin zure ekarpena

Nafarroa Oinez ekonomikoki laguntzeko kontu korronte zenbaki hauek ditugu:

Kreditu Txartelaren Bidez.

Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552

Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 0183 6324

Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880

“http://www.nafarroaoinez.eus/nafarroa-oinez.asp?IdSeccion=24&IdContenido=84”

Edozein ekarpen ongi etorria izango da!

HELBURUAK

Nafarroa Oinez 2019rekin lortu nahi diren helburuak

Aurrerantz goaz. Hitz egin dezagun etorkizunaz, gure proiektuaz, Erriberako proiektu batez.

Argia Ikastolak egindako zorra egiturazkoa da, eta Nafarroa Oinez festa mugarri garrantzitsua da bai zorra murrizten laguntzeko, bai kalitatezkoa eta berritzailea den hezkuntza proiektuaren eta aldi berean soziokulturala den proiektu baten alde apustu egiten jarraitzeko, Erriberak horretarako eskubide osoa duela uste baitugu.

ARLO PEDAGOGIKOAN

Berrikuntza pedagogikoa da ikastola proiektuaren oinarrietako bat. Etengabeko anbizioa eskatzen du, eta uste dugu hura nahi duten familia guztientzat egon behar duela eskuragarri. Argia, gainerako ikastolak bezala, ekimen sozialetik sortu zen, eta zerbitzu publikoa eskaintzea bilatzen du, inklusiboa, non kalitateak beti izango duen lehentasuna.

Momentu honetan, marko pedagogiko berriaren ezarpenera bideratzen ari gara gure ahalegina. Gizakiak bere izaerari estuki lotuta ditu berezko ezaugarri jakin batzuk. Ezaugarri horiek ezagutzeak eta errespetatzeak ahalbidetzen du baldintza batzuk ezartzea, etorkizunean helduak izango diren horiek konfiantzatik abiatuz gara daitezen, eta ikasketa positiboko bidea has dezaten. Ikaslearen erritmo biologiko, kognitibo eta emozionalak errespetatzea bihurtzen da hezkuntza proiektu osoaren ardatz egituratzailea. Pertsona jartzen da erdigunean eta, haur bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda, hezkuntza bideratuta dago bakoitzak “bere ibilbidea” egin ahal dezan, eta pertsona oso eta zoriontsua izan dadin.

IKASTOLA EREDUAREN IRAUNKORTASUNA

Ikastola proiektuaren iraunkortasuna bideragarria da familien ekarpen ekonomikoagatik eta profesionalen esfortzuagatik, eta finantzaketa publiko eta sozialari esker mantentzen den hezkuntza eredua da.

Nafarroa Oinezek bultzada ekonomikoa emango digu eta, bultzada horri esker, Argia Ikastolak lanean jarraitu ahal izango du bere kooperatiba ereduan oinarrituz hezkuntza proiektua eta aldi berean soziokulturala den proiektua garatuz, xede taldetzat Erriberako gizartea duena.

Aukera ematen digu lanean jarraitzeko gure hezkuntza-eskaintza ireki, irisgarri eta berritzailearen garapen eta hedapenera zuzenduta dauden proiektu eta jardunbideetan.

Euskara normalizatzen jarraitzen dugu “ez-euskaldun” izendapena duen zonalde batean, non gero eta gehiago diren hizkuntza hori ezagutzen eta egunerokoan erabiltzen dutenak. 2019an, Nafarroako beste 14 ikastolekin batera, Argia Ikastolak antolatuko du Nafarroako ikastolen festa, eta horrela euskararen normalizazio prozesuan lagunduko du.

NAFARROA OINEZ, GUZTION PROIEKTUA

Argia Ikastolako komunitateak nahi du NAFARROA OINEZ 2019 Erriberako jende guztiaren festa izatea, eta proiektuak ematen duen oihartzuna Erribera markarentzat erakusleiho izatea. Besoak zabalik hartuko ditugu Oinezen antolakuntzan eta garapenean lagundu nahi duten guztiak. Proiektuaren izaera ibiltariak edizio bakoitza antolatzen duen ikastolaren idiosinkrasia eta bere ingurua errespetatzea ahalbidetzen du. Azken batean, lurralde bakoitzera eta haietan engaiatzen diren pertsonetara egokitzen den proiektua da.

“http://www.nafarroaoinez.eus/nafarroa-oinez.asp?IdSeccion=3&IdContenido=9”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!