Euskararen balorazioa, ezkutuan Osasunbidean

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko aza. 25a, 23:39

Uste dugu euskara eta gardentasuna gai garrantzitsuak direla; horregatik, gai hau konpon dezatela eskatzen diegu Geroa Bairi, Bilduri, Ahal Duguri eta Izquierda-Ezkerrari. Osasunbidearen deialdietan argi esan dadila zein den euskararen gehieneko puntuazio eremu euskaldunean, eremu mistoan eta "ez-euskaldunean".

EUSKARAREN BALORAZIOA, EZKUTUAN OSASUNBIDEAN



Joan den azaroaren 9an argitaratu zen NAOn erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien deialdia (merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeak egiteko). Hartan, argi eta zehatz esaten zen zein zen alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: 5 puntu gehienez bakoitzarentzat. Euskararen balorazioari dagokionez, aipatzen zuen Euskararen Foru Dekretuaren arabera puntuatuko zela. Hortaz, euskararen balioa jakiteko, foru dekretu bat irakurri behar da, kalkuluak egin, eta asmatu nola interpretatuko duen Osasunbideak. Esaterako: Jarraituko du, legegintzaldi guztian bezala, Erriberan euskara baloratu gabe? Edo, beste departamenturen bat hasi den bezala (Arartekoaren gomendioari jarraikiz), atzerriko hizkuntzak baloratzen dituen bezala Erriberan euskara ere baloratzen hasiko da? Ez dakigu. Eskatu diegu Gobernu Irekiari eta Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuari euskararen balorazioa argia izan dadila Osasunbidearen deialdietan, baina alferrik izan da. Uste dugu euskara eta gardentasuna gai garrantzitsuak direla; horregatik, gai hau konpon dezatela eskatzen diegu Geroa Bairi, Bilduri, Ahal Duguri eta Izquierda-Ezkerrari. Osasunbidearen deialdietan argi esan dadila zein den euskararen gehieneko puntuazio eremu euskaldunean, eremu mistoan eta "ez-euskaldunean".

2018-11-12.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!