2018-05-13: “Herri Urrats” Senperen, Iparraldeko ikastolen jaia

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2018ko mai. 9a, 00:38
Ezinezkoa izanen zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola! Aurrezki bankua 13335 00040 08939711168 19 Euskadiko Kutxa 3035 0059 82 0590731197 Kutxabank 2095 5045 87 1061177332
2018-05-13: “HERRI URRATS” SENPEREN, IPARRALDEKO IKASTOLEN JAIA

“HERRI URRATS” JAIA LAGUNDU!

Ezinezkoa izanen zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola!

Aurrezki bankua 13335 00040 08939711168 19

Euskadiko Kutxa 3035 0059 82 0590731197

Kutxabank 2095 5045 87 1061177332

https://www.herriurrats.eus/eu/laguntza

HELBURUAK

Aurten, Herri Urrats Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izanen da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak.

Manex Erdozainzi Etxart Kolegioa

1999. urtean Baxe Nafarroako olerkari ospetsu baten izeneko ikastetxea sortu zutelarik, Donaixtiko herrian kokatu zuten, Xiberoko Ozkaxeko lepoko bidean dagoen azken Nafartar herrian. Hastapenetik, Seaskako Kolegioak geografikoki ere bi probintzien arteko zubi kulturala izanen zela azpimarratzen zuen.

Baina garai horietan kurtsoak egiteko erabiltzen ziren udako zentroaren gelak laster sobera txikiak geratu ziren eta 2007. urtean eskualdeko buraso, ikasle eta euskaltzale lagun guziak elkartu ziren « Pagatxa » kanpainaren karietan, Lartzabale herrian ikastetxe berri baten eraikiarazteko.

Geroztik, egoitza berrietan kokatu den kolegioaren kopuruak etengabe igo dira eta gaur egun eraikinak sobera hertsiak dira, geroz eta ikasle gehiagoren aterbetzeko. Iaz 158 ikasle ziren, aurten 190 eta heldu den urtean 220etik goiti!

Larzabalen kokatua den kolegioak Aloze, Sohüta, Amikuze, Oztibarre, Garazi, Azkarate, Baigorri eta Ortzaizeko lehen hezkuntzako ikastoletatik heldu diren ikasleak eskolatzen ditu bigarren hezkuntzan. Kolegioan 4 urte pasatu ondoren, Baionako Etxepare lizeora joaten dira ikasleak.

Azken urteotan lehen mailetan ukan dugun uhaina kolegioetara heltzen ari da. Xalbador handitu ondoren, aurten Baionan kolegio berria ideki dugu. Baina uhain hori barnekalderaino heldu da, eta Larzabalen dugun Kolegioa ere handitu beharrean gara.

Lau ikasgela eskas dituzte MEEKn: 2 kurtso gela, laborategi bat eta bertze gela bat ahalmen urriko ikasleen segipena segurtatzen duen IEParendako («inklusiorako egitura pedagogikoa»).

https://www.herriurrats.eus/eu/node/163

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!