Gaur (2017ko otsailaren 24an), Administrazioan Euskaraz Taldeak deiturik, Vianako Printzea Espezialitate Zentroan elkartu gara, osasun txartel berria ele bitan egin dadin Nafarroa osoan.
OSASUN TXARTELA ELE BITAN IZAN DADILA NAFARROA OSOAN
Gaur (2017ko otsailaren 24an), Administrazioan Euskaraz Taldeak deiturik, Vianako Printzea Espezialitate Zentroan elkartu gara, osasun txartel berria ele bitan egin dadin Nafarroa osoan.
Nafarroako Gobernuak osasun txartel berria gaztelania hutsean bidaltzen die eremu mistoko eta “eremu ez-euskalduneko” herritarrei, haiei deus galdetu gabe. Gero, ele bitan nahi izanez gero, eskatu egin behar dute. Bidaltzen zaien gutunean, ez zaie azaltzen ele bitan eska dezaketenik (orain arte behintzat), ezta aldaketa nola eskatu ere. Eta eskatzeko modua oso konplexua da: Internetez eskatu behar da, nortasun agiria eskaneatuta.
Beraz, honako hau eskatzen dugu:
NAFARROA OSOAN OSASUN TXARTEL BERRIAK ELE BITAN EGIN DAITEZELA (ez dago araurik hori debekatzen duenik, txartela gaztelania hutsean egitera derrigortzen duenik). Gero, hizkuntza bakarrean nahi izanez gero, norberak eska dezala.
Halaber, gaur egun Nafarroako Gobernuak ez ditu osasun txartelak euskara hutsean egiten (gaztelania hutsean bai, bistan da). Beraz, Gobernuak behar diren neurriak hartu behar ditu osasun txartela euskara hutsean egiterik izateko.
Bestalde, Gobernuak, osasun txartel berriarekin batera bidaltzen dituen gutunetan, oroitarazi beharko luke hiru aukera ditugula Osasunbidearen gutunak jasotzeko: Euskara hutsean, ele bitan, edo gaztelania hutsean.