Nafarroako herrien euskarazko izen guztiek ofizialtasuna izatea behar-beharrezkoa da. Euskararen normalizazioa adieraziko luke horrek.
NAFARROAKO HERRIEN EUSKARAZKO IZENAK OFIZIAL IZATEAREN ALDE
Nafarroako herrien euskarazko izen guztiek ofizialtasuna izatea behar-beharrezkoa da. Euskararen normalizazioa adieraziko luke horrek. Euskarazko izena ofiziala izatea euskarari eta euskaldunoi zor zaiguna da.
Horrexegatik, uste dugu EH Bilduk aurkeztu eta Nafarroako Parlamentuan eztabaidatutako mozioak aurrera egin beharko zukeela. Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiaren aholkularitzarekin, euskarazko izenak erabaki eta ofizial egitea eskatzen zuen mozioak, gero izen horiek esparru guztietan erabiltzeko.
Ahal Duguk eta Ezkerrak horren alde bozkatu zuten. Geroa Bai-ren abstentzioak eta UPN, PSN-PSOE eta PP-ren aurkako botoak bertan behera uztea eragin zuten.
Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeak dio botere publikoek hizkuntza araua errespetatuko dutela, eta Euskaltzaindia izanen dela erakunde aholku-emaile ofiziala (3. artikulua). Halaber, toponimoek gaztelaniaz eta euskaraz izanen dutela izendapen ofiziala. Eremu euskaldunean, izendapen ofiziala euskalduna izanen dela, oro har. Eta eremu mistoan eta ez-euskaldunean, dauden euskarazko izendapenak ere erabiliko direla. Zehazki, esaten du Nafarroako Gobernuak herrien izen ofizialak erabakiko dituela (8. artikulua). Zergatik ez dute bete Nafarroako gobernuek Euskararen Legeak honi buruz ezartzen duena?
Orain da unea. Ea behingoz kontu honek aurrera egiten duen!