2016-10-16: Nafarroa Oinez, Vianan.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko urr. 14a, 00:10

Nafarroa Oinez ekonomikoki laguntzeko kontu korronte zenbaki hauek ditugu. LABORAL KUTXA: ES96 3035 0191 4419 10013306 RURAL KUTXA: ES56 3008 0061 5332 23454624 CAIXA: ES14 2100 4105 1322 10010830

2016-10-16: NAFARROA OINEZ, VIANAN.

 

Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolek antolatzen dute.

 

“Nafarroa Oinez ekonomikoki laguntzeko kontu korronte zenbaki hauek ditugu.

 

LABORAL KUTXA: ES96 3035 0191 4419 10013306


RURAL KUTXA: ES56 3008 0061 5332 23454624


CAIXA: ES14 2100 4105 1322 10010830

 

Edozein ekarpen ongi etorria izango da!

 

Hartu, Tenka, Tira!

 

NAFARROA OINEZ-EN HELBURUAK.

 

Pedagogikoak eta kulturalak.

 

Nafarroa Oinezeko lehendabiziko helburua euskarazko kalitatezko hezkuntzaren sustapena da eta bere erabilera normalizatua gizarteko testuinguru ezberdinetan.

 

Gure ikastolen inguruan euskaldunak gutxi izanik, euskara komunikazio eta gure ohituren adierazpen bide bezala ikusarazteak berebiziko garrantzia du.

 

Urtean zehar Nafarroa Oinezen inguruan izaera kulturala eta pedagogikoa duten hainbat ekintza izaten dira. Ekintza hauek gure inguruan euskararen normalizazioa eta finkapena sustatzen dute, ikastola proiektua ezagutzera ematen dute, zehazki Ibaialde eta Erentzun ikastoletako berezitasunak, erakunde hauetako irudi positibo, dinamiko eta parte-hartzaile bat erakutsiz.

 

Inguruko herriek Oinezeko ekintza ezberdinetan lagundu eta parte hartzeak, erakunde hauek zabaldu eta gizarteratzeak sustatzen du. Aldi berean, gertakizun honek eragina duten udalerrietan ingurumen, kultura eta gizarte ekintzak garatzen ditu.

 

Bi ikastetxe hauen batasunak proiektu honetan, ikastoletan euskararen erabilera sustatu nahi du, baina batez ere ikastetxeetatik kanpo. Ikasleei eskaini nahi die euskararen erabilera sustatzen duten tokiak, euskara beraien inguru, jolastoki eta aisialdi lekuetara eramanez.

 

Ziur gaude, eta horretan lan egiten dugu, gure inguruan ere euskaraz bizi daitekeela.

 

Ekonomikoak.

 

Dirua oinarrizkoa da ikastolen hezkuntza ereduarentzat eta bere aurrerapenerako, kasu honetan Erentzun eta Ibaialde ikastolentzat.

 

Nafarroa Oinezek zorrak murrizteko aukera ematen du, etorkizuneko inbertsioak ahalbideratuz, gure proiektuak hobetu eta sendotzeko.

 

Vianan orain dela 9 urte egin zen azkenengoz Nafarroa Oinez, eta Lodosan duela 15. Honi esker amaitu ahal izan ziren gaur egun erabiltzen ditugun eraikinak. Nafarroa Oinez 2016ko jaialdiarekin gure ikastolen helburua zera da: Bere momentuan beharrezkoak ziren azpiegiturak eskuratzearen ondoriozko zorrak amortizatzea eta, era honetan, Ikastola proiektuak suposatzen duen eredu kooperatibistari jarraipena ematea.

 

Ikastolak giza ekimenen guneak dira, herriak sortuta eta herriarentzako.

 

Gure filosofia zerbitzu publiko bat eskaintzearena da, curriculum propioa eta etengabeko hobekuntzak dituen proiektu pedagogiko eleanitz aurrerakoia emanez.

 

2016ko Nafarroa Oinez jai honetatik lortu nahi dugun bultzada ekonomikoari esker, gure proiektu eta lan ildoak lantzen jarraitu nahi dugu, baita irekia eta eskuragarria den hezkuntza eskaintza garatzen eta hedatzen ere”.

 

Nafarroa Oinez-en webgunetik hartutako testua da: “http://www.nafarroaoinez.net/nafarroa-oinez-diruz-laguntzeko-kontu-korronteak/” eta “http://www.nafarroaoinez.net/gure-helburuak/”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!