Nafarroako Kutxa Banku Fundazioaren ekitaldietan euskara gutxi oraindik.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko abu. 21a, 22:29

Politikaren aro berria omen den honetan, Fundazioak konpromiso gehiago erakutsi behar luke Nafarroako egoera soziolinguistikoarekin. Are gehiago, euskara baztertu beharrean, sustatu beharko luke.

NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN EKITALDIETAN EUSKARA GUTXI ORAINDIK

  

Nafarroako Kutxa Banku Fundazioa irabazteko asmorik gabeko fundazio pribatua da. Aurrezki Kutxen etekinen zati bat helburu sozialetarako erabiltzen zen. Nafarroako Kutxa CaixaBank-en sartu zen (akzioen % 1 ingururekin). Horrek ahalbidetzen dio funts sozialak erabiltzea. Nafarroako Kutxa Banku Fundazioa bihurtuta, funts sozial horiek kudeatzea du helburu.

 

Juridikoki entitate pribatua da, bai, baina oso berezia. Bere Patronatoak zuzentzen du bere jarduna, 9 kiderekin. Bi kide entitate sortzaileek izendatzen dituzte. Hau da, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak kide bana dute horregatik. Nafarroako Parlamentuak 3 kide izendatzen ditu. Nafarroako Gobernuak, aurrekoaz gain, beste lau kide izendatzen ditu. Beraz, instituzio publikoak erabat sartuta daude Patronato horretan.

 

Nafarroako aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturala dauka helburu Fundazioak. Civican Fundazio honen zentro soziokulturala da.

 

2015-2016ko denboraldian, kultur ikastaroak antolatu ditu. Baita ere hitzaldiak, zine saioak, ipuinak, musika... Euskara guztiz baztertu ez badu ere, bere presentzia nahiko eskasa izan da. Eta zentro horretako errotulazioan ez dago batere euskararik. Nolabait, gure erakunde publikoek zuzentzen duten Fundazioak ez dio tratamendu orekaturik eskaintzen euskarari. Oso bazterrean gauzka euskaldunok.

 

Politikaren aro berria omen den honetan, Fundazioak konpromiso gehiago erakutsi behar luke Nafarroako egoera soziolinguistikoarekin. Are gehiago, euskara baztertu beharrean, sustatu beharko luke.

 

Aldaketa politikoaren alderdiek, sartzen diren erakundeetan, inertziak astindu beharko lituzkete. Nafarrako Kutxaren hondarra hor dago eta ongi administratu beharra dago. Baita euskararen aldetik ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!