Euskarazko pelikulak Iruñeko Planetarioan.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko eka. 13a, 23:59

Haurrei zuzendutako planetarioko pelikula euskaraz.

”ALDERANTZIZ IBILTZEN ZEKIEN NESKATIKOA”, “NON DAGO EGUZKI LOREA?” ETA “URAREN BILA” EUSKARAZKO PELIKULAK, PLANETARIOAN.

 

2016-06-17, ostirala, 17:00etan: “Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa”.

 

Haurrei zuzendutako planetarioko pelikula euskaraz.

 

Neskatiko berezi baten ipuina da. Alderantziz ibiltzen zekien neskatikoa udaberriko egun batean hortzadarretik buruz behera ibiliz guganaino iritsi zen, izugarrizko ekaitz baten ondoren. Berak gauzen gaineko ikuspuntu desberdina du, beharbada, bere ibiltzeko modu bereziagatik.

 

Iraupena: 30 minutu.

 

Sarrerak: Planetarioko leihatilan.

 

2016-06-18 eta 25, larunbata, 10:30etan: “Non dago eguzkilorea?”.

 

Haurrei zuzendutako planetarioko pelikula euskaraz.

 

Iruñeko Planetarioak eta Nafarroa Oinezek elkarlanean egindako ikus-entzunezkoa 2015eko urriaren 13an estreinatu zen. Euskal mitologia eta zientzia uztartu dituen marrazki bizidunez egindako ikus-entzunezkoak Baztanen barna galdu den Eguzkilore bat du abiapuntu. Bilaketa horretan, izarrak, ilargia eta konstelazioak ezagutzeko parada izanen da, euskal mitologiako pertsonaia ezagunek lagunduta.

 

Iraupena: 30 minutu.

 

Sarrerak: Planetarioko leihatilan.

 

2016-06-24, ostirala, 17:00etan: “Uraren bila”.

 

Haurrei zuzendutako planetarioko pelikula euskaraz.

 

Urrutiko planeta batean, "oso aurreratua" den zibilizazio baten mundua suntsitzear dago. Bertan bizitzea ia ezinezkoa denez, Robyc robotari esker bigarren aukera bat izan dezakete. Zabal ezazu ipuin magiko hau eta murgil zaitez bere abenturetan!

 

Iraupena: 35 minutu.

 

Sarrerak: Planetarioko leihatilan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!