Errigoraren udaberriko kanpaina.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko mai. 17a, 21:58

Hauexek dira orain eska daitezkeen loteak: Zainzuriak (12 ontzi), 41 euro; potxak (6 ontzi ekologiko eta 6 konbentzional), 25 euro; orburuak (12 ontzi), 44 euro; barazki-menestra (12 ontzi), 39 euro; pikillo piperrak (12 ontzi), 32 euro; kremak (12 ontzi), 24 euro; tomate frijitua (12 ontzi), 15 euro.

ERRIGORAREN UDABERRIKO KANPAINA: EUSKARA LAGUNDU, BERTAKO PRODUKTUAK KONTSUMITUZ!

 

Zer da Errigora?

 

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

 

Norabide horretan, egunetik egunera gero eta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

 

Zeintzuk dira Errigoraren helburuak?

 

Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun.

 

Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.

 

Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.

 

ESKATU KONTSERBA-LOTEAK!

 

Erriberako euskalgintza laguntzeko helburua dute Errigoraren kanpainek. Ez zehazki udaberriko kanpaina honek, baina bai kanpainek beren osotasunean (udazkeneko saskien salmentatik lortzen du dirua Erriberako euskalgintzak).

 

Hauexek dira orain eska daitezkeen loteak: Zainzuriak (12 ontzi), 41 euro; potxak (6 ontzi ekologiko eta 6 konbentzional), 25 euro; orburuak (12 ontzi), 44 euro; barazki-menestra (12 ontzi), 39 euro; pikillo piperrak (12 ontzi), 32 euro; kremak (12 ontzi), 24 euro; tomate frijitua (12 ontzi), 15 euro.

 

Eskatzeko epea: 2016ko maiatzaren 12tik 24ra.

 

NON ESKATU?

 

https://www.errigora.eus/egin-zure-eskaria webgune honetan duzu informazio guztia horretarako.

 

UDABERRIKO KANPAINA HONEN AZALPENA.

 

Eskutik eskura bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. Gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Eta, era berean, bestelako eredu baten aldeko apustua egiten duten kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera. Zentzu honetan bagoaz, apurka-apurka, pausotxoak ematen. Iragan otsailean, esaterako, 5.000 etxetan 75.000 litro olio banatu ziren.

 

Alabaina, bistakoa denez, elikadura burujabetzara bidea egiteko ezinbestekoa zaigu, kontsumitzaileak bezala, ekoizleak elkartzea. Nafarroa hegoaldeko nekazari, kontserbagile, olio ekoizle, ardogile eta abarrek  bat egin eta begirada kontsumitzaile arduratsu horiengana luzatzea. Horregatik, hain zuzen, eskutik eskura Nafarroa hegoaldeko ekoizleak batzeko ahalegina ere bada.

 

Ekoizleak elkartzea gure ahosabaiari eta gure inguru hurbilari on egiteko ezinbesteko baldintza da. Izan ere elkartze honek:

 

Ekoizleei haiei on egiten die:

 

Taldean bakarka baino indartsuago garelako. Bat eginda, lehiaren ordez, lankidetza sustatzen delako. Elkar ezagutza eta laguntzarako espazioak sortzen direlako.

 

Une berean eskaera handiak jasotzeko aukera ematen dielako, kontsumitzaileak elkartzeari esker.

 

Auzolanean oinarritutako bitartekaritzak kontsumitzaileengana zuzenean iristeko aukera ematen dielako, bidezko prezioan eta produktua prozesuaren erdigunean dela.

 

Kontsumitzaileei on egiten die:

 

Ekoizleak batzeak, erreferentzia argiagoa eskaintzen dielako.

 

Gero eta kontsumitzaile gehiagoren eskaerak asetzeko besteko eskaintza elkarrekin bakarrik osa dezaketelako ekoizleek.

 

Auzolanean oinarritutako bitartekaritzak bertoko kalitatezko produktuak eskuratzeko aukera ematen dielako, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

 

Gure inguru hurbilari on egiten dio:

 

Produktuen ibilbidea laburtzeak eta tokiko nekazaritza jasangarria sustatzeak ingurumena babesten laguntzen dutelako. 

 

Lurraldeen arteko harremanak indartzen direlako.

 

Bertako ekoizpena hauspotuz, elikadura burujabetza bultzatzen dugulako.

 

Euskara prozesu honetan txertatzen laguntzen duelako, ekoizleek haien web guneak euskaratzeko pausuak erakutsi duen bezala.

 

https://www.errigora.eus/kontserbak-eskutik-eskura?utm_source=Info%20emaila%20kontserbak&utm_medium=email&utm_campaign=kontserbak%2016

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!