Baigorriko Etxauzia gaztelua berreskuratzeko diru bilketa abian da, euskal kulturari loturiko zentro bat sortzeko.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko api. 5a, 00:02

Etxauzia gaztelua berreskuratzeko diru bilketa abian da. "Euskaldun bat, euro bat" lemapean Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak euskaldun guziei diru bilketan parte hartzeko deia luzatu die. Taldeak gaztelua berreskuratu eta bertan euskal kultura eta ondareari loturiko zentro bat sortu nahi luke.

BAIGORRIKO ETXAUZIA GAZTELUA BERRESKURATZEKO DIRU BILKETA ABIAN DA, EUSKAL KULTURA ETA ONDAREARI LOTURIKO ZENTRO BAT SORTZEKO XEDEZ.

 

Etxauzia gaztelua berreskuratzeko diru bilketa abian da. "Euskaldun bat, euro bat" lemapean Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak euskaldun guziei diru bilketan parte hartzeko deia luzatu die. Taldeak gaztelua berreskuratu eta bertan euskal kultura eta ondareari loturiko zentro bat sortu nahi luke.

 

Etxauzia Nafartarren Etxeak diru bilketa bat abiatu du internet bidez gaztelua berreskuratzeko xedez. "Euskaldun bat, euro bat" lelopean parte hartzeko gonbidapena luzatu die mundu osoko euskaldunei. Elkarteko idazkaria den Antton Curutcharryk azaldu duenez, hiru milioi euro lortu nahiko luke, horri esker gunea erosi eta bertan bere proiektua garatzen ahalko luke.

 

Sinbolikoki euskaldun bakoitzak euro bat eskaintzen badu, Baxe Nafarroako elkarteak proiektua burutzen ahalko du. "Gunea denei irekia izanen dela erakutsi nahi dugu, ondorioz, denei parte hartzeko deia luzatzen diegu", azaldu du idazkariak.

 

2016ko otsailaren 27an kanpaina aurkeztu zen.

 

Gaur egun Baigorriko Etxauz gazteluaren jabegoa pribatua da. Jatorriz Estatu Batuetako den jabeak gaztelua elkarteak erostea onartuko luke. Hortaz, elkartea 2014tik lanean ari da erosketa gauza dadin eta batez ere proiektu zehatz bat prestatzeko.

 

Finkatu duten diru kopurua lortzen badute, euskal kultura eta ondareari loturiko zentro bat sortu nahi dute. "Zentzu zabalean Baigorriko paisaia ulertzen lagunduko luke", gehitu du. Halaber, Euskal diasporaren elkargune bat bilakatuko litzateke. Hots, mundu osoko euskaldunak aterpetzeko espazioa izateaz gain, beren jatorria bilatzeko laguntza eskainiko luke. Gainera, gazteluan ere liburutegi bat eta snack-bar bat sortzea dute xede.

 

"Baxe Nafarroako enpresa buruentzat sustapen eremu bat izatea nahia genuke; bertan mintegiak antolatu ahal izateko, adibidez. Baxe Nafarroan hiru AOP daude eta horien erakusleihoa izan daiteke", aipatu du.

 

http://kazeta.naiz.eus/es/info_kz/20160302/etxauziagazteluaberreskuratzekodirubilketaabianda

 

Dirua emateko sartu webgune honetan: http://www.etxauzia.org/.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!