Euskarazko pelikulak Eguberrietan.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015ko abe. 18a, 00:24

Txartelak abenduaren 17tik har daitezke Civivox-etan: Kondestable, San Jorge, Jus la Rocha, Mendillorri, Iturrama, Zabalgunea eta Arrosadia. Ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00. Pertsona bakoitzak gehienez 7 txartel har ditzake.

EUSKARAZKO PELIKULAK EGUBERRIETAN.

 

Txartelak abenduaren 17tik har daitezke Civivox-etan: Kondestable, San Jorge, Jus la Rocha, Mendillorri, Iturrama, Zabalgunea eta Arrosadia. Ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00. Pertsona bakoitzak gehienez 7 txartel har ditzake.

 

Zinemetan, eguneko saiorako edo hurrengo eguneko saiorako sarreren truke alda daitezke txartelak, euro bat ordainduta. Karlos III zineman lehiatilak 10etan zabalduko dira eta Golem Baionan 11etan.

 

Kanpainako egunetan 5 pelikula proiektatuko dira. Goizeko 11etan izanen da lehenengoa eta gero, 15 minutuko tarteak gordeta, hurrengoak proiektatuko dira.

 

2015-12-23/24/26/28/29/30/31 ETA 2016-01-02/03/05, GOLEM BAIONAN: ”OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUAK”, EUSKARAZ.


Amila 9 urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazo batzuk izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako doa. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede eta Mai. Noizbehinka etortzen dira ospitalera, Fedek fisioterapia saioak jaso ditzan, bere osteogenesi inperfektua dela-eta. Federen arreba da Mai eta beti dago bere alboan. Laugarren laguna Pelos da, Xabier. Hezur-muinaren transplantea egiteko zain dago, leuzemia baitauka. Ospitaleko egunak oso luzeak eta gogaikarriak dira, baina, gure lagunek beti aurkitzen dute dibertsioa Lorentzoren laguntzarekin, mantentze-lanetako arduradunarekin.

 

Mundu mitologikoan aldaketak ari dira gertatzen. Tasuri gaiztoak, izaki guztien jainkosa den Mariri boterea kendu nahi dio. Horretarako, plan maltzur bat dauka:  Urrezko orraziaren jabe egitea. Altxor hori azken lamiari dagokio, Amilari. Intza lamiaren eta gizaki baten alaba da berau, 10 urte betetzear dago. Tasurik badaki orraziaren jabe egiten bada, boteretsuenetan boteretsuena bilakatuko dela eta Marik berak ere ezin izango duela gelditu.

 

Marik, badauka Tasuriren planen berri eta bizidunen munduarekin harremanetan  jartzen da, laguntza eske. Lorentzo da bertako kontaktua. Baina, Tasuri aurreratu egin zaio: Atarrabi bidali du Amila bahitzera, bere kutun zaindariagatik ezagutu du, izaki berezien bereizgarri bat. 

 

Dena den, zerbait arraroa gertatu da: Mai eraman dute. Lorentzok une hori aprobetxatzen du Amilari egia guztia kontatzeko. Baina, zergatik Mai? Amilak kontatzen die bere kutuna oparitu ziola Mairi, frogen erantzunekin arduratuta zegoelako.

 

Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Pelos mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baina, baita urrezko orraziaren bila ere, horrela, Amila azkenengo lamia bilakatuz, lurra eta pertsonai mitologikoen mundua salbatzeko. 

 

2015-12-23/24/26/28/29/30/31 ETA 2016-01-02/03/05, GOLEM BAIONAN; 2015-12-23/24/26, CARLOS III. ZINEMAN: ”YOKO ETA LAGUNAK”, EUSKARAZ.

 

Somuga etxeak euskaraz eta 4 urtetik aurrerako umeentzako ekoiztu du filma.

 

Edorta Barruetabeña da filmaren gidoigilea, eta zuzendaritzaz Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinov arduratu dira, errusiar ekoiztetxe batekin elkarlanean egindako egitasmoa baita “Yoko eta lagunak”.

 

Elordi eta Barruetabeña bizkaitarrek eskarmentua dute haurrentzako ikusentzunezkoetan, besteak beste Betizu eta Superbat (telebistarako) zein “Munduaren bira doan!” eta “Gartxot” filmetan lan egin baitituzte.

 

“Gero eta ume gehiago bizi da hiriguneetan eta, ondorioz, gero eta zailagoa da umeentzat aire librean jolastea”, diote lanaren egileek.

 

“Yoko eta lagunak” filmak, “aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. Umeek beraien kasa jolasten direnean sortzen dituzten `ingurune magikoek´ erraztu egiten dute umeentzat beste umeekin eta naturarekin harremanak izatea, edo beraien ametsak, beldurrak eta gurariak  bideratzea”.

 

2016-01-02/03/05, GOLEM BAIONAN: ”MAGIAREN ETXEA”, EUSKARAZ.

 

“Magiaren Etxea” filma belgikarra da, Ben Stassenek eta Jeremy Degrusonek zuzenduta. Jabeek kalean utzitako katakume baten istorioa da; ekaitza batetik babesteko, katakumea tramankulu bitxiez betetako etxe batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du.

 

Zinema Euskaraz programak diru-laguntzak ematen ditu filmak euskarara itzultzeko. Laguntza horren baitan kokatzen da “Magiaren Etxea”, 2015. urtean itzuli den zazpigarren filma. Aurrez, “The good son”, “Pixkanaka-pixkanaka”; “7 ipotxa”; “Tom Txiki” eta “Asterix” itzuli dira. Laguntza hauen xedea filmak euskaraz ikusteko ohitura sustatzea da, eta bide batez, aisialdian euskararen normalizazioan 

 

Pelikularen aurkezpena, beheko loturan:

 

https://www.youtube.com/watch?v=PkmXQzXmbJs

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!