D eredua ez da momentuz Arrotxapeko ikastetxe gehiagotara zabalduko.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015ko aza. 21a, 01:23

2015eko azaroaren 11n, Arrotxapeko Euskalgintzaren ordezkaritza bat bildu zen Estebe Petrizan Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusiarekin, Cardenal Ilundain eta Rochapea ikastetxeetan D eredua zabaltzea eskatzeko. Gure ustez, Arrotxapeko errealitate soziologikoari hobeto egokituko litzaioke, Arrotxapeko hauteskunde emaitzek horrela pentsaratzen baitigute.

ARROTXAPEAN D EREDUAREN ESKAINTZA EZ DA IKASTETXE GEHIAGOTARA ZABALDUKO, MOMENTUZ

 

2015eko azaroaren 11n, Arrotxapeko Euskalgintzaren ordezkaritza bat bildu zen Estebe Petrizan Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusiarekin, Cardenal Ilundain eta Rochapea ikastetxeetan D eredua zabaltzea eskatzeko. Gure ustez, Arrotxapeko errealitate soziologikoari hobeto egokituko litzaioke, Arrotxapeko hauteskunde emaitzek horrela pentsaratzen baitigute.

 

Hezkuntza zuzendari nagusiaren jarrera ez zen baikorra izan; euskararen aldeko borroka galdutzat zuen ezer egin aurretik. D eredua zabaltzeko gurasoen kopuru jakineko bat behar dela erran baitzuen (20, 1988ko Foru Agindu baten arabera). Gainera, kopuru hori lortuta ere, agian lerroa zabalduko ez zela iradoki zuen, ikastetxe horietako oraingo komunitateekin arazoak sortuz gero.

 

Irizpide bakarra ez den arren, gertutasuna asko baloratzen dute gurasoek. D ereduarekin lehiatzeko arazo handirik ez du Cardenal Ilundaineko oraingo ereduak, Ezkaba eta Patxi Larraintzar nolabait urrun baitauzka. Inguruan etxe asko dituenez, hor D eredua zabaltzeak euskarazko eskaria sustatzeko balioko luke. Zoritxarrez, zuzendariak ez ditu gure argudioak partekatzen, ez dago prest erraztasunak emateko eta eskariaren zain egotea nahiago du. Gainera zentro horretarako TIL D eredua egokiago ikusten du.

 

Emandako erantzunarekin ez gaude ados, PAI zabaltzeko garaian pasibotasun hori ez baita inondik inora erabili. Ezinbestean, euskarazko eredua zabal dadin ahalegintzen segitu beharko dugu. Argi baitago ingelesa zabal dadin beste batzuek egiten duten ahalegina.

 

ARROTXAPEKO EUSKALGINTZA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!