Iruñean udako kultur ekitaldietan berriz ere gaztelania nagusi.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015ko abu. 6a, 23:09

Iaz Iruñeko Udalak antolatutako kultur ekitaldietan gaztelania jaun eta jabe izan zen. Aurten berdin gertatzen ari da.

IRUÑEAN UDAKO KULTUR EKITALDIETAN BERRIZ ERE GAZTELANIA NAGUSI.

 

Iaz Iruñeko Udalak antolatutako kultur ekitaldietan gaztelania jaun eta jabe izan zen. Aurten berdin gertatzen ari da.

 

Kalean 22 zine emanaldiak antolatu ditu: 22ak erdaraz. Mota askotako musika emanaldiak antolatu ditu: Arrakastatsuak & klasikoak, dantza, jazza, fusio-musika, Sabikerando, alternatiboa-indiea, off Ziudadela, bertsionatuz, Haizea alde joaz, Sinfonikoa Nafarroan, Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia eta Pablo Sarasateren ondarea. Iaz bezala, euskarazko musika gonbidatu gabe.

 

Ikastaroak eta bisita gidatuak, haurrendako gunea, gazte-faktoria, lehiaketak eta deialdiak, erakusketak... Iruñeko Udalak eskaintza zabala egiteko lan egin du, baina hiritar euskaldunak kontuan hartzeko ez, ordea. Eskainitako guztia gaztelania hutsean dator.

 

Iruñeko Udalarena den Gayarre Fundazioak ez du eskaintza hoberik, euskarari dagokionez, udako emanaldietan: Zortzi antzerki lan eta denak erdaraz.

 

Nafarroako Gobernuarena den Nafarroako Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu udan, dohainik. Hor ere gaztelaniak besterik ez du tokia.

 

Aldaketa politikoaren eragina ez da iritsi Iruñean udako kultur ekitaldietara. Badute, ordea, nondik eredu hartu. Ingurumen Heziketarako Museoak haurrentzako tailerrak gaztelaniaz eta euskaraz antolatu ditu. Iruñeko Udalarena da hori.

 

Pentsa dezakegu kultur eredu berriak iritsiko direla, aldaketa politikoa gauzatzen den heinean. Uda honetan, ordea, aurreko inertziak agindu du. Ea datorren urtean ezberdina den!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!