Ingelesa, alemana eta frantsesa, euskararen gainetik.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015ko mar. 18a, 09:18

Honela Nafarroako Gobernuak prestigio guztia kentzen dio euskarari, Nafarroako hizkuntza ofizialetako bat den horri. Eta pausoak eman ordez Administrazioak euskarazko zerbitzua eman dezan, hala aukeratzen duten nafarrentzat, irudi du atzerriko hizkuntzetan eman nahi duela zerbitzua, bereziki ingelesez. Hala, bere legeen kontra ari da, eta hala oroitarazi dute Nafarroako Arartekoaren gomendioek.

INGELESA, ALEMANA ETA FRANTSESA, EUSKARAREN GAINETIK BI LEKUALDATZE LEHIAKETETAN.

  

Otsailaren 11n lekualdatze lehiaketa bat argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, artxiboetako erdi mailako teknikari izateko 5 lanpostu huts betetzeko, eta otsailaren 26an beste bat, zerbitzu-lanetako ofizial izateko 28 lanpostu huts betetzeko.

 

Merezimenduen artean, hizkuntzak jakitea honela baloratuko da:

 

  • -          Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik:

  • -           

  • -          2 puntu gehienez Nafarroa osoan.

  • -           

  • -          Euskaraz jakiteagatik:

  • -           

  • -          0 puntu eremu “ez euskaldunean”

  • -           

  • -          1’38 eremu mistoan

  • -           

  • -          eta eremu euskaldunean bakarrik baloratuko da atzerriko hizkuntzak baino gehiago: 2’76 puntu.

     

    Honela Nafarroako Gobernuak prestigio guztia kentzen dio euskarari, Nafarroako hizkuntza ofizialetako bat den horri. Eta pausoak eman ordez Administrazioak euskarazko zerbitzua eman dezan, hala aukeratzen duten nafarrentzat, irudi du atzerriko hizkuntzetan eman nahi duela zerbitzua, bereziki ingelesez. Hala, bere legeen kontra ari da, eta hala oroitarazi dute Nafarroako Arartekoaren gomendioek.

     

    Ez da aplikatzen euskararen gutxieneko balorazioa, 55/2009 Foru Dekretuan ezarritakoa.

     

    Deialdietan esaten da kontuan hartuko direla ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuaren 2. eta 3. artikuluak (foru dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen da). Baina artikulu horietan ezartzen da euskarak % 3ko balorazioa izanen duela gutxienez eremu mistoan, eta % 6koa eremu euskaldunean, eta hori ez da betetzen deialdi honetan:

     

    Eremu mistoan 47'38 puntu lor daitezke:

     

    40 (beste merezimendu batzuengatik) + 6 (ingelesa, frantsesa eta alemana) + 1'38 (euskara). Euskararen balorazioa: % 2'91 (1'38 puntu, 47'38 puntutik).

     

    Eremu euskaldunean 48'76 puntu lor daitezke:

     

    40 (beste merezimendu batzuengatik) + 6 (ingelesa, frantsesa eta alemana) + 2'76 (euskara). Euskararen balorazioa: % 5'66 (2'76 puntu, 48'76 puntutik).

     

     

    Euskararen Legearekin kontraesanean.

     

    Euskararen Legeak hauxe dio 1. artikuluan:

     

                “Hauek dira lege honen ezinbesteko helburuak:

     

    a) Herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta hori betetzeko tresnak zehaztea.

     

    b) Euskararen berreskurapena eta garapena begiratzea Nafarroan, euskararen erabilera sustatzeko neurriak adieraziz.”

               

    Baina iduri du Gobernuak atzerriko hizkuntzen garapena bilatzen duela Nafarroan, eta euskararen berreskurapena eta erabiltzeko eskubidea bazterrean utzi dituela.

     

                Arartekoaren gomendioa.

     

                2014. urtean, Ogasuneko oposizio batzuk zirela eta, Arartekoak gomendio hau egin zion Gobernuari: "ez dadila ingelesa edo atzerriko beste edozein hizkuntza euskara baino gehiago baloratu, kontuan izanik euskara Nafarroako berezko hizkuntza dela, eta neurri batean koofiziala".

     

    Deialdiak:

    http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2015/28/Anuncio-1/

    https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2015/39/Anuncio-2/

     

    55/2009 Foru Dekretua:

    http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=29849

     

    2014an gutxienez 4 lekualdatze lehiaketa egin ziren irizpide honekin:

     

    https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2014/37/Anuncio-1/

    https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2014/111/Anuncio-1/

    https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2014/164/Anuncio-0/

    https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2014/206/Anuncio-2/

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!