Durangora joan, eta ezer ez erosi

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2024ko abe. 9a, 17:26

Egunon:
Durangoko azoka fenomeno kultural handi bat dela ez dago ukatzerik. Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalarekin batera, ekitaldi jendetsuena, niri bururatzen zaidana,  euskara hutsez ospatzen denen artean. Bere ezaugarri nagusia baita bertaratzen direnek euskaraz egiten dutela, ez beste hizkuntzaz. Hori bezalako arnasgunerik ez da erraz aurkituko.
Hasierako urteetan, duela kasik hirurogei urte, liburuak saltzea izanen zen bilkuraren helburua, baina horrekin batera, euskal kulturaren berri ematea, eta urtean zehar elkar ikusten ez diren euskaldunen topagune izatea, eta euskal musika entzutea, eta euskararen inguruko aldarrikapenen bozgorailu izatea.
Nire lagun batek, euskaraz irakurtzeko zaletasunik izan gabe, Durangora joan zen gurekin aurreko ostiralean, eta sekulako jardunaldia iragan zuen. Ez zitzaion inporta izan autoa azokatik kilometro eta erdira utzi behar izatea, ez eta kasik ordu bateko itxaronaldia egin euripean aforoa gainditua zegoelako, ezta lauetan bazkaldu behar izatea, lehenago ezinezkoa izan zitzaigulako tokirik aurkitzea. Inportanteena euskaraz egitea zen, eta euskal unibertso txikia bere handitasunean ezagutzea. Horretarako ez da libururik erosi behar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!