Utopia likidoen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2024ko aza. 11a, 16:42

Egun on,
Bizi garen garaia ez da hoberena utopiarako, ez horixe; oso urrun dago duela ez hainbeste batzuok amesten genuen sozietate libre, justu eta solidario horretatik. 
Berunezko geruza ikaragarri bat balitz bezala, errealitatearen gordinak sentipenak, baloreak, maitasuna bera, hil nahi dizkigu. Konturatu gabe, edo, konturatuak, bazterrean utzi ditugu kartelak eta pankartak, eta kafetegietako terrazetara bildu gara, kafeinarik gabeko kafea edatera, eta alkoholik gabeko garagardoa dastatzera. 
Batzuok, hala ere, ezkertiarrak izaten jarraitzen dugula aldarrikatu nahi dugu, inori ere onartu gabe  gure ideologia zalantzan jar dezala; gero, intimitatean, gure militantzia erakunde alternatibo pare bateko kuota ordaintzera mugatzen dela onartu behar badugu ere. 
Badakit pentsaera hori ez dela hoberena aste berriari hasiera emateko, baina horixe zen asteburu honetako hosto erori berriak zapaltzean burura zetorkidana. 
Edonola ere, panorama ilun horretan dir-dir ñimiño bat ikusi dut: Iruñerria euskaldun baten ametsa, Nafarroa euskaldun oso bate utopia handia. Agian, hori izan daiteke euskarri ideologiko nagusia basamortu garai hauetan, sasi utopia likido guztien kontra itxaropenari leiho bat irekitzeko gai dena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!