Konparazio gogaikarri bat

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2023ko mar. 13a, 12:25

 Euskalgintzaren munduan gabiltzanok argi dugu hiru lan-gune desberdinak bereizi behar direla euskara ikuspegi soziolinguistiko batetik aztertzeko: Hizkuntzaren prestigioa, bere ezagutza eta bere erabilera komunikatiboa. Baina, egoera aztertzeaz gain, urrats bat gehiago eman eta hizkuntza sustatu nahi badugu komunikazio-tresna gisa,  hirugarrena, erabilera alegia, bihurtuko zaigu lehentasun.   
 Konparaketak deabruak pozoitzen dituela jakinik, euskararen aldeko lana eta genero-berdintasunaren aldekoa parez pare jartzeko ariketa egin genezake. Izan ere, martxoaren 8ko mobilizazioen indarra ikusita, merezi du gogoeta egiteak ikuspegi guztietatik. Mobilizazioen arrakastarekin konformatu ez eta berdintasunean aurrera egin nahi badugu, argi dago manifestazioetara joateaz gain, gizonezkook zaintza lanak gure gain hartu behar ditugula, eta emakumezkoek ardura eta botere gehiago lanaren munduan, eta ingurune publiko osoan oro har.
Beraz, galdera batzuk planteatzea ezinbestekoa da: ez gara ailegatu jada prestigiotik erabilerara pasatzeko unera gure estrategien helburu gisa? Euskararekin bezala gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ez baita lortzen urtean behin “ni feminista naiz” oihukatzen bakarrik, baizik eta etxean, lagunekin, lanean, politikagintzan eta eremu sozial guztietan, emakumeei erabakitzeko ahalmena emanez. Bihur ditzagun bada egun guztiak martxoaren 8.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!