Doala ezeren aurretik niri futbola gustatzen zaidala; hala ere, pozik nago zoritxarreko mundiala bere azkenetan dagoelako, aste eskasa baino ez baita falta, orgia mediatiko astun horri bukaera eman diezaioten. Beraz, tenore egokia da ikasitakoaz gogoeta egiteko. Nik hiru irakaspen aipatu nahi nuke:
Lehena: Munduko Estatu moderno, libre, hiperdemokratiko, hiperfeminista, eta, batez ere, hiperhipokritek, ez dietela haien printzipioei erreparatzen dirua tartean dagoenean. Eta ez dutela ez eskrupulorik, ez lotsarik Qatar bezalako diktadura bati men egiteko, lehen munduko helburu geoestrategikoen mesederako bada.
Bigarrena: Euskal abertzale futbolero gehienek ez dutela arazorik Espainiaren alde agertzeko selekzioa tartean badago. Kolore guztietako aitzakiei buruzko monografikoa egiteak mereziko lukeela.
Eta hirugarrena: Sanchezek Marokoko erregearekin sinatu zuen hitzarmenean, Saharako herria saltzearen truke Melillako hesian lan zikina egitea sartzen zela, ikusi genuenez, ez ordea futbolean Espainiako selekzioari irabazten uztea, eta, berriz ere, nazioartean barregarri bukatzea.