Zakil forala

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko mai. 30a, 12:43

Kristautasunaren aurreko erlijioetan ohikoa zen ama lurra gurtzea erritu falikoen bidez. Euskal Herrian "maiatza" izeneko ikurra dugu: udaberrian, neguaren ondoren natura berriz atzartzeko, basoetako zuhaitzik altuena hartu, eta kultu-toki batean ezartzen zuten  gure arbasoek, dantzak eta gurtzen bidez soroak esnatzeko. Zuhaitz erraldoia zakil handi bat bilakatzen da horrela ama lurrari sabelean hazi emankorrak sartzeko.  
Erritua galduta zegoela uste genuelarik, hara non Iruñeko Udalak ustekabea eman eta udaberri honetan falo ikaragarri bat hiri erdian paratzeko asmoa agertu digun. Iragarri dutenez hogeita hamar metro altuerako masta erraldoia Foruen plazan ezarriko da, eta puntan Nafarroako bandera, hiriko lau puntu kardinaletatik ikusiko dena. Foraltasunaren hazia sarrarazi nahi diete horrela hiriari eta hiritarrei.
Aitzineko erlijioen zale garenok pozik gaude Udalak errito zaharra berreskuratu izanagatik. Dena den nire galdera da: baloratu dute Iruñeko gobernariek heien ekimenaren ondorioa? Zeren, gerta daiteke, foralzaletasuna zabaltzeko baino, faloaren kultua ofizialki berrezartzeko balio izatea. Eta ez dakit hori ote den Alkate eta haren zinegotzien asmoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!