Omenaldiak kanpoan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko mai. 23a, 12:21

Atzo, maiatzaren 22 orotan bezala, multzo handi bat lagun bildu zen Ezkabako gotorlekuaren atari aurrean bertako ihesaldiaren urteurrena ospatzeko, laurogeita laugarrena, zehazki. 
Urtero bezala, omenaldia hunkigarria izan zen: abesbatza gazte batek kantu ederrak eskaini zizkigun, frankistek hildakoen senideen testigantzak entzun genituen, krabelinak partitu ziren…
Baina, urtero bezala, omenaldia ez zen gotorlekuaren barrenean egin, kanpoan baizik, atarian, presoak atxilotuak egon ziren ziegetatik kanpo; balek, hotzak eta goseak akabatu zituzten korridore handietan sartu ahal izan gabe. Zertaz eta Defentsako Ministerioak eta militarrek ez baitute uzten omenaldia harresien barrenean egiten.
Ezkabako kaskora urtero igotzen direnen artean, batek baino gehiagok uste du tenorea dela gotorlekua botere zibilarentzat berreskuratu eta bertan oroimenaren museo handia egiteko, Nafarroako handiena. Austrian Mathausenen eta Polonian Auschwitzen aspaldi egin zuten bezala. 
Hemen, Nafarroan, hildakoak gogoratu bai, gogoratzen ditugu, baina harresi batzuek zutik irauten dute oraindik ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!