Post pandemia euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko mar. 28a, 13:39

Azken asteotan COVIDaren pandemia ofizialki gainditutzat hartzeko neurriak iragartzen ari dira gurean. Dagoeneko ez dugu kaletik ibili behar aurpegia musukoaz estalita, eta edaritegi eta dantzalekuetara sar gaitezke jende kopuruaren mugari begiratu gabe. Hori da normaltasunera itzultzea, omen.
Niretako, normaltasunaren itzulera euskal estresaren berreskurapena izaten ari da. Bi urte inguru geldotasun ia erabatekoan iragan ondoren, etxean irakurtzen, idazten eta serieak ikusten eman ondoren, bilerak, ekitaldiak, manifak eta kultur jarduerak parrastaka biltzen ari zaizkit berriro, apirileko euria bezala. Horrelakoa zen lehen, eta ezaugarri beraz atzartzen ari zait bi urteko loaldiaren ondoren.
Badago, hala ere, berezitasunik. Etxeko itxialdi  garaiotan euskara gehiago erabili dut, inguru hurbila euskaldunagoa baitzait inguru urruna baino. Eta orain, bilerak eta ekitaldiak berreskuratzean, gehienak euskaraz edo euskarari lotuta datoz. Korrikaren ospakizunak zerikusi handia duela.
Bihozkada bat sentitu dut horretan: post pandemia ondorengo normaltasun berria euskaldunagoa izanen da. Seguru nago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!