Hizketan hobe

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko mar. 14a, 12:35

 “Isilik  seguruago bidaiatzen dugu”. Horrela dio Iruñerriko hiri-garraioko autobusetan aspaldiko partez irakur daitekeen mezua. Askotan ikusi izan dut baina aurreko egunera arte ez naiz pausatu horri buruz pentsatzera, eta buelta batzuk eman ondoren, doktrina horrekin ez nagoela bat ere ados ondorioztatu dut. 
 Testuinguruan kokatzeko erranen dizuet, justu ondoan, musukoa beharrezkoa dela dioen beste kartel bat dagoela, eta egiaztatzen dizuet ez dela billabesan inor sartzen musukorik gabe. Horrek isiltzearen aldeko mezuaren eduki terapeutikoa pìkutara bidaltzen du, zeren: zergatik isildu, mintzatzean bota ditzakegun birusaren zipriztinak ez badaitezke zabaldu?  Azalpenak azalpen, nik uste dut pandemiaren aurrean zuhur jokatzetik gehiegikeriara igaro garela konturatu gabe. 
 Dagoeneko eskua ematea debekatu digute, elkarri musu ematea, eta besarkatzea, bukatzeko elkarrizketa ere kendu nahi digute. 
Ez dakit zuek baina ni, billabesan noan guztietan, ondoan dagoenarekin mintzatzen saiatzen naiz. Isilik bidaiatzea ez delako seguruagoa, aldiz, tristeagoa dela seguru nago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!