Bi arlote

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko ots. 7a, 12:34

Antzinaro klasikoan politikagintza leinu arteko botere-borrokan zetzan gehienbat. Perikles edo Alexandro Atenasen, Zesar edo Marko Antonio Erroman, horietako inor ez zen herriaz arduratzen, nork zenbat eta lurralde gehiago konkistatu, zenbat eta altxor gehiago lapurtu, hobe.
Nafarroan politikagintza oso gauza serioa izan da beti. Frankismotik aintzina, eta, hain segur, lehenagotik ere bai, politikariak sistema ekonomiko bat, nazio ikuspegi bat, klase sozialen antolaketa bat… defendatzen zutelako sartu izan dira borroketan (ez zait ahanzten ustelak ere egon direla).
Baina kontua da, orain, balirudikeela antzinateko garai horietara itzuli garela hemen: ideologiarik ez, boterea eskuratu eskrupulurik gabe, pertsonalismo erridikuluak. Herriaren gaineko ardura gero eta ahantziago dagoela ematen du. Antzinateko politikagintzan, bazeuden, halaber, bigarren mailako politikaritxo arloteak, traizio eta jukutria guztiak elikatzeko beti prest (badakizue, panis et cirquensis). Orain ikasi dugu, Nafarroan bi arlote politiko paregabe dugula, nahiz probisionalki Madrilen bizi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!