Duela 40 urte baino gehiago lelo bat asmatu zen, eta oraindik lelo hori errealitatean aplikatzen saiatzen dira PPko agintariak, baita denboraldi horren ezaugarri batzuk ere. España, una, grande y libre. Frankismoaren lelorik garrantzitsuena. Baina gaur egun ez da betetzen:
Una? Argi dago gaur egun nazionalismoak indar handia duela; bai Euskal Herrian bai Katalunian. Baina PPk eta gainerako tropek bete egin behar dute hainbeste miresten duten garaiko esaldia, kosta ahala kosta Espainiaren batasuna defendatzea. Konstituzioko 155. legea aplikatuz, baina ez adibidez 47.a(Edozeinek dauka etxebizitza duin bat izateko eskubidea). Bestetik, Tabarniaren gaia ere hor dago, guztiz zentzugabea dena.
Grande? Tamainan ertaina, baina oso handia beste gauza batzuetan, hala nola: korrupzioari, arrazakeriari eta matxismoari dagokionez (8. urtez Espainia izan da lege matxistenak dituen Europako herrialdea)...
Libre? Bai zera. Eskubide gutxi, eta ditugun eskubideak ez dira betetzen. Pentsamendua librea da, bai, baina ez dago askatasunik pentsatzeko ere... Nola izango gara mordaza legearengatik libreki manifestatu ezin bagara? Errege egunean Drag Queenen karroza bat atera ezin bada? Zertan ari gara? Ez zieten ateratzen utzi nahi esaten zutelako ez zeukala kristau tradiziorik, baina, akaso, Corte Ingleseko karrozak ba al dauka? Kristau tradizioaren kontra doana Lezoren "no robarás" eta ez Vallekaseko Drag Queen karroza.
Aurrera jarraitzeko zerbait utzi behar da atzean. Bistan da zer den atzean utzi behar dena; frankismo garaiko legeak eta ideologia hori. Hori posible izateko beharrezkoa da 78. urteko konstituzioa errotik aldatzea.