“Konturatzerako euskaraz!” lelopean abiatu da aurtengo Mintzakide egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2016ko urr. 18a, 18:38

Ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko. . . baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Parte hartu nahi duten euskaldun berri eta zaharrek urriaren 24a arteko epea dute izena emateko.

  •  Mintzakide Egitasmoa martxan jarri da beste behin ere eta parte hartu nahi duten euskaldun berri eta zaharrek urriaren 24a arteko epea dute zabalik. 

  • Astero Iruñerrian 900 Mintzakide baino gehiagok euskaraz bizitzearen alde eragiten dute, elkarrekin ordubetez euskaraz arituz.

  • Mintzapraktika  egitasmoa  urtez-urte  hedatuz  doa.  Mintzapraktikan  parte hartu duten gehienek errepikatu egin dute, euskara aisialdian eta lagun giroan praktikatzeko esperientzia hau atsegin dutelako.

IZEN-EMATE FITXA2016-2017  ikasturteko  Iruñerriko  Mintzakide egitasmoak abiatu du bere bidea, zabalik du izena emateko  epea  eta  Iruñerriko  euskaltzale  guztiei  egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo  bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker. 

Mintzakide bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Askok, gainera, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen   jarraitzen   dute.   Hori   ere,   esperientziak erakutsi digu.

Euskaraz  aritzeko  ohiturarik  ez  dutenak  ohitura  dutenekin  elkartzen  dituzte  Mintzakide egitasmoek, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Astero Iruñerriko 900 Mintzakideek baino gehiagok euskaraz bizitzearen alde eragiten dute, elkarrekin ordubetez euskaraz arituz.

 Bospasei laguneko taldeak izaten dira: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira solasean. Besteek, berriz, inguruko euskaltzaleei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

 

Eta horretan laguntzeko ezinbestekoak dira Bidelagunak, euskaraz ondo dakienen laguntza. Bidelaguna edo mintza-laguntzailea, ez du irakaslea izan behar, ez du titulurik behar;

praktikatu nahi duen horri laguntzeko prest dagoen euskaldun jantzia, euskaraz naturaltasunez aritzen direnak helburu bakarra laguntzea baita eta ez irakastea.

Astean ordubetek askorako ematen du, Mintzapraktikak hori ere erakutsi digu. Jende asko ordubetez euskaraz aritzeko elkartzeak euskal hiztunak ugaritzen dituela, harreman berriak sortzen dituela eta hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!