- 4 talde arituko dira lehian apirilaren 18ko finalean.
- Itziar Ituñoren gidaritzapean burutuko dituzte 3.000 euroko saria lortzeko gainditu beharreko probak.
Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin gozatzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutzen ari da. Laugarren edizio honetan, aurrekoan bezala, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazio lanak.
Probaz proba finalera
IKTak eta ekologia gaitzat hartuta, sei proba gainditu behar izan dituzte partaideek finalerako bidean. Horretarako, www.euskararenginkana.net webgunean astero proba bat argitaratu da. Besteak beste, taldearen eta sariarekin babestuko luketen proiektuaren aurkezpen bideoak sortu; euskara, ekologia zein teknologia berriei buruzko galdera sortak erantzun; euskaraz mintzatzen den guneak identifikatu; edo euskararen aldeko mezuak barazki dendetan zabaltzeko ekimenak egin behar izan dituzte.
Talde askoren arteko aldea oso txikia izan bada ere, azkenean lau talde hauek izango dira finalean:
Emaize Sexologia Zentroa (Gasteiz)
Kurutziaga ikastolako euskara taldea (Durango)
Pintxopotepraktika taldea (Lizarra)
AED elkarteko Ttak! gazte taldea (Arrasate)Finala
Itziar Ituño aktorearen gidaritzapean, Euskararen Ginkanako azken bost probak Kutxa Ekoguneak Donostian duen egoitzan bertan burutu beharko dituzte lau talde finalistek. Horietan puntu gehien lortzen duen taldeak jasoko du euskararen aldeko ekimen bat finantzatzeko 3.000 euroko sari nagusia.
Finala eguerdiko 12etan hasiko da eta sari banaketaren ondoren luntx ekologiko bat eskainiko zaie bertaratutakoei.