Mirandesen aurkako kopa neurketa atzean utzita Osasunak bide onetik jarraitu ahal izateko garaipena eskuratu zuen atzo Sadarren Leganesen aurka. Taktikoki partidu ona izateaz gain, zaleek ere bi taldeen jokoarekin disfrutatzeko aukera izan dute. Partiduko gorritxoen bi golak bikainak izan dira: Roberto Torresek geldikako jaurtiketa bikain batez lortu du etxekoen lehenengoa, eta Kodrok bi eta batekoa ezarri du buruz jokaldi landu baten ostean. Denboraldiko hirugarren garaipena da.
Mirandesen aurka jokatu ostean gertatu zena ahaztu eta berriro ere ligan zentratzea ez zirudien erraza izango zenik. Almeriaren aurka partidu ona jokatu arren azken minutuetan ihes egin zion neurketak talde nafarrari; bi partidu irabazi ostean, ligako hirugarren partidua galdu zuten. Mirandesen aurka, kopako txapelketan, ohikoak ez ziren jokalariak aritu ziren garaipena lortuz. Taldea joko aldetik sentsazio onekin zetorren nahiz eta astea nahasia izan den Unai Garciaren auziagatik. Sadarrera Leganes talde madrildarra zetorren, eta Osasunak bolada ona ez zuen ihes egiten uzteko asmorik. Taldeak itxura ona eman zuen eta ikusteko ederra izan zen neurketa batean hiru puntua etxean gelditu ziren Roberto Torres eta Kodroren golez aparte, taldeak partidua ondo irakurri zuelako.
Almerian bezala, atzealdean lauko lerroa ezarri zuen Martin Monrealek. Defentsako lerroa azken jardunaldietakoa izan zen, baita zelai erdiko bikotea. Ninok aurrean joaktu zuen eta haren atzetik ibili zen neurketako protagonista nagusia, Roberto Torres. Hegaletan Berenguer eta kopan bikain aritu zen Miguel Olavide haztegiko jokalaria. Lehenengo zatian gogotik saiatu zen Osasuna madrildarren atea zulatzen. Hala ere, Nino ez dabil iazko denboraldi hasieran bezain fin aukerak sortzen.Azken 22 jardunaldietan bi gol sartu ditu. Hegaletatik min egiten saitu zen baina Leganesek ondo itxi zituen bideak eta gol abagune garbirik ez zen ikusi Sadarren. Bestalde, Leganesek ere hegaletatik antolatu zuen bere erasoa. Aukera garbiena Eizmendik izan zuen, baina bere errematea zutoinera joan zen, eta pare bat aldaratzeren ondoren etxekoek baloia urruntzea lortu zuten. Lehenengo zaian, baina, Roberto Torresen golagatik gogoratuko dute zaleek: Arrekoak, geldikako jaurtiketan maisua dela erakutsi duenak, ikaragarriko gola sartu zuenfalta jaurtiketa batean. Baloia atera zenetik ikusi zen eskuadra guztitik sartuko zela.
Markagailuko diferentzia handitzeko asmoarekin irten zen bigarren zatian Osasuna zelaiara, baina lehenengo minutuetan ez zuen aukera garbirik izan -Oierren burukada bat izan ezik- arratsaldeko bigarren gola sartzeko. Jabetza eta partidua kontrolpean zuen Osasunak eta Legenasek ez zuen erasoko grinik erakutsi 57. minutura arte: Jokaldi aislatu batean, erdiraketa on baten ondoren, Borja Lazarok burukada baten bitartez banakoa ezarri zuen markagailuan; Nauzetek ezin iza zuen ezer egin. Golak hauspoa eman zion kanpoko taldeari eta neurketarne kontrola eskurau bazuten ere, kontrol hori ez zuten gol aukerean bihurtu.
Osasunak taktikoki neurketa lantzen jarraitu zuen, momentu aproposa noiz iritsiko zen itxaroten, pazientziaz jokatuz. David Garciak, Oierrek lehenago egin bezala, burukada gora bidali zuen. Osasuna bizi bizirik zegoen eta pixkanaka aukerak sortzen hasi zen. Olavidek partidako beste protagonistari, Kenan Kodrori, lekua utzi zion 63.minutuan. Lehenengo aukera bat izan ostean, bigarrenean ez zuen huts egin aurrelari gipuzkoarrak; Berenguerrek baloia area txikian jarri eta aurrelariak bikain bidali zuen buruz baloia sareetara. Neurkat amaitzeko geratzen ziren hogei minutuetan Leganesek min gutxi egin zion Osasunari. Etxekoek, ordea, aldea handitzeko bi aukera izan zituzten: Mesaren jaurtiketa eta Nino eta Jose Garciaren arteko jokaldia. Denboraldiko hirugarren garaipenak lehenengo postuan ezari du Osasuna, Numantziak oraindik jokatu ez duen arren. Helburua betetzeko hiru puntu gehiago.