2015/03/13 - 2015/03/14 Eguerdiko 11etan Lizarratik abiatuko gara

Zonifikazioaren mugak gaindituz Martxa (Lizarra-Bilatorta)

Lizarrako Hilobi Saindutik, Nafarroa
Igandean, martxoaren 15ean: Zonifikazioaren mugak gaindituz Martxa. Lizarratik Bilatortara. 11etan Lizarrako Hilobi Saindutik aterako gara, eta Bilatortara iristerakoan, hamaiketakoa eta Hamarratz Txokoa izango dugu. Bertan ere, apirilaren 19an Faltzesen ospatuko dugun "Euskara Herria Josten" Jaialdirako deialdia eginez, famili-argazkia egingo dugu. Hona hemen ekimen honen iragarki-bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=PRpUHdw51mo Otsailaren 28an ospatutako Artazu-Zirauki martxan egindako ekimenaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=1JXIYStuKaw

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!