Nafarroa bere onera ekarri, hori zen geroa bairen lema pasa den urteko maiatzeko hauteskundeei begira: Nafarroa Berreskuratzea, baina zentzu horretan, bere onera ekartzearen alde. Nafarroaren aniztasuna gailentzea, eskubide guztiak guztiontzako bermatzea, bazterketa etetea eta haustura identitarioak gainditzea, guztion Nafarroa lortze aldera.
Urrun, oso urrun UPNk aldarrikatzen duenatik, nahiz eta hitz berak baliatu dituen, berreskuratzea (ez Nafarroa batua, baizik eta boterea) eta denon Nafarroa, (ez guztion eskubideak bermatzen dituena, baizik eta guztiontzako murrizketa berberak ekartzen dituena…)
UPNk aurreko legealdian agerian utzi zuen adostasunerako gaitasun eza nabarmendu da beste behin igandeko kongresua eta gero. barrutik hasita, akaso, Nafarroako gobernua berreskuratu aurretik alderdia eta alderdikideen konfidantza berreskuratzeko lanak egin beharko dituzte lehendabizi.
Bestetik, beste behin, tankera demokratikoki pobre baino pobreagoa erakutsi du UPNk, esanez gobernura itzuli bezain laster, atzera eginen dutela D ereduaren zabaltzearekin.
UPNko jaun eta andere agurgarriak, D Eredua eremu ez euskaldunera zabaltzeko erabakia, lege aldaketa, alegia, parlamentuak hartu zuen, pasa den legealdian, zuek gobernua zinetenean…. Hortaz, gobernuan bata o beste egotearen gainetik dagoen kontua da eta hala behar du.
Hori da UPNren gobernatzeko era. Hori ez da inondik ere Nafarroa ekartzea bere onera.