Aste hau abiatu da pasa den hastea amaitu bezalaxe, edo ia berdin. Gaurkotasunean gailendu da Catalunya, naiz eta soilik hori, gaurkotasunean gailendu den. Izan ere, independentistak gailendu badira ere jarlekuetan, ez dute espero bezainbesteko aldea lortu ez eta espero zuten botoen portzentajea jaso.
Hamaika irratsaio, mundu osoko egunkarietako ehunka orrialde eta telebistetako saio ugari bete izan dituzte gaiaren inguruko iritziez. Iritziez, izan ere, gaur arte datu objektiborik ez baitzegoen. Orain ere, beste behin frogatuko dugu nolatan datu objektibo berberak hamaika modu ezberdinetan irakur daitezkeen, irakurlearen interesen arabera, Ana Pastorrek kontrakoa demostratzen saiatzen bada ere.
Bestelako objektiboen mesedetara landutako datu objektiboz beteko dira aste honetan ere komunikabideak, irakurketa ezberdin askoak plazaratuz.
Baina, bitartean, ziur naiz Catalunyan goizean goizetik ariko direla arreta osoz irakurtzen datuak, iritziak alde batera utzita, mamitsuak baitira, informazio baliagarri ugari ematen dutelako aitzinera begira urratsak ematen hasteko, bide zuzenetik, norabide zuzenean.
Gurean ere arretaz aztertu beharko ditugu datu horiek eta egindakoaz, esandakoaz eta gertatutakoaz ikasi, ahal den neurrian, akatsak zuzendu eta gure bidea jorratzeko.
Agerian geratu dena izan da ezinbestekoa izanen dela elkarrizketa politikoan sakontzea, eta erantzun berriak bilatu eta ahalbidetu beharko dira. Eta horretarako erabat ezindua dagoela argi utzi du PPk eta bere buru den Rajoyk.
Ez dira gutxi datozen hauteskundeei begira kontuan hartu beharrekoak eta Estatuarekiko harremanetan aldebikotasuna izanen da, bai behintzat gurean, nahitaezko baldintza.