Panderetazko demokrazian txilibituzko eskubideak

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Perez 2015ko eka. 1a, 14:33

Adierazpen askatasuna giza eskubideen artean errekonozitua dago, herrialde anitzen konstituzioetan ikusten ahal dugu eta ez da, ez litzateke izan behar, paperezko eskubide bat, beste bat. Adierazpen askatasuna bermatzea ez da jendeari askatasuna ematea nahi duguna aditzeko, baizik eta bideak irekitzea besteek erran dezaten lasaitasunez pentsatzen dutena, pentsatzen dugunaren kontrakoa izanik ere. Erosoa ez da izanen, funtsezkoa bai demokrazia batean, adituko ditugu gauza batzuk gustuko ez ditugunak, mingarriak izan daitezkeenak baina hori da aniztasuna bermatzea, hori da besteon iritzia errespetatzea. Jakina, askatasun honek nahiko muga sentsudunak ditu, tartean delituak burutzeko deia ez izatea, ez difamatzea.

Gaur Madrilen bilduko da indarkeriaren kontrako batzordea, larunbatean bertan Gobernuak deituta, kopako finalean izandako txistukada delitutzat jota; deigarria da presazko deialdi hau behar izan zutenean 3 aste erabakitzeko deus ez zutela eginen Betiseko jokalari baten bikotekide ohiari buruzko kantu iraingarrien kasuan. Erraza da ulertzeko panderetazko demokrazia batean, txilibituzko eskubideak dituen batean, soilik zen emakume bat ez ereserkia, soilik indarkeria matxista.

Erranen didaten nahi duten guztia errespetuari buruz baina ereserkiari txistu egiteak askoz irakurketa erreza du, ereserki honek adierazten duenari kritika da, herriek duten erabakitze eskubidearen aldeko deia da, besterik ez. Horrela izanik, ni ere txistularia!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!