Zuria eta beltzaren artean, ortzadarra hobe

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Perez 2015ko mai. 18a, 13:52

Argitasuna ala iluntasuna, onak ala gaiztoak, ordena ala kaosa horrelako aukerak ematen dizkigu Esparzak sobera pentsa ez dezagun.  Ez dute nahi guk pentsatzea, ez ikustea, ez erabakitzea, beti nahiago izan dute tontotzat hartu eta gure hobe beharrez beraiek gure erabakiak hartu, horri pintura kapa bat eman eta demokrazia deitu diote. Uzten digute 4 urtean behin botoa eman, zer gehiago nahi dugu?
Bere mahaia aski betea ikusten dute, poltsikoak  ongi beteak ere, iluntasunean beteak, gardentasunik gabe, gutxi batzuen onurako, beste guztiak zapalduz, horrelako egoeran ez dute argirik nahi, ez haize berririk ere, beldurraren mamua astindu eta betiko leloa, etortzen ahal dena baino hobe da ezagutzen dena txarra izanik ere.
Beraiek errealitatearen jabe direla eta gu amesgaiztoa garela besterik ez, eta igual arrazoia dute. Ustelkeriak sortutako pobrezia errealitatea da, eta gu beraien amesgaiztoa ez gaudelako prest onartzeko beraien  soberakinak kudeatzea, papurrak banatzea.
Ez garela gai izanen oreka bat eskaintzeko diote, beraiek egin izan balute bezala! beraien poltsikoko oreka ez bada izan jakina.  Balizko aldaketaren zatiketa arazotzat jotzen dute, gu aukeratzat adostasunetik elkarlanetik Nafarroa berria eraikitzeko.
UPNren zuri-beltzeko irudiarekin hasi naiz gaur, baina zuria ala beltzaren artean erabaki baino ortzadarra nahiago dut, aberasten gaituen aniztasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!