Genozidioa eta errekonozimendua. Hitz potoloak, ekintza meheak

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Perez 2015ko mar. 23a, 14:22

Tar-tar-tar predikatzen dute betiko politikari batzuek, politikagintza berritu behar dela diote eta birsorkuntza horretan dabiltza alderdi batzuk, PSN eta UPN tartean. Hitzak, besterik ez, hitz potoloak.
Ezker abertzaletzat jotzen dut nire burua, eta … horrek baldintzatzen du politika egiteko nire gaitasuna, gurean ez omen dago politika berritzerik, gu denok hiltzaileak gara. Horrela, arinki erran zuten orain dela gutxi. Gizateriaren aurkako krimenak eta genozidio-ekintzak leporatu zizkidaten, ez ETAri, ezker abertzalea osatzen garen guztioi, hitz potoloak hauek ere. Horretarako, nazioarteko deliturik larriena leporatzeko, politikari zahar-berri horiek ez dute epaiketarik behar izan. Motibazio politikoko indarkeriaren biktima guztiei elkartasuna ez zuten adierazi nahi, krimen batzuk ez dituzte ahaztu nahi, beste batzuk aitortu ere ez.
Ekainean, Parlamentuak Terrorismoaren Biktimak Gogoratzeko eta Omentzeko  artelan bat handitasunez jarri zuen omenezko toki batean. Hilabete batzuk beranduago, 15 aldiz gutxiago gastatuz, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimenduaz kokatu du plaka bat igotzeko eskaileretan, gonbidapen ofizialik gabe, jendea edonola eskaileretan pilatuta.
Hauek ez dira hitzak, ekintzak baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!