Lurretik datorkigu bizitza eta lurrera doa bueltan.
Lurretik jaiotzen da zuhaitza, lurrera doa fruitua.
Lurretik altxatu egiten da herri bat eta lurreratu egiten dute bonbek.
Lurretik lurrera joan ziren amerikar indigenen nortasuna ezabatu nahi zuten Europarrak.
Lurretik patera batean datorren etorkina, eta lurrera iristeko itxaropen da bizirik mantentzen duena.
Lurretik xurgatzen dugu petrolioa eta lurrera doa plastikoa.
Baina lurra hasiera eta amaieraz gain bidea ere bada, lurra bide dute gurasoak preso dituzten umeek eta haien motxilek, Marielle Francok Rio de Janeiroko fabeletan , Lavapies auzoko etorkinek, Altsasuko gazteen gurasoek, pentsiodunek eta nola ez milaka eta milaka emakumek martxoaren 8an .
Baina ez da erraza bidea egitea hainbeste oztopo, inbidia, mendeku eta eraso beldurtirekin, ez dago etsipenerako astirik. Interes pribatuek hezita, lurretik hazi egiten diren hesiak lurreraraziko ditugu lur aske eta bizi bat lortzeko.