(Ud)azkena iritsi da,
eta ez dakit nola esan behar dizudan
hostoak ez direla erortzen,
zuk egiten diezula putz,
indarrez eta gogoz.
Badakit maitasuna barruan dagoela
eta kanpoan bilatzen dugunean
ez dugula aurkitzen.
Nola aurkitu behar dut zure irribarrea
edozein tabernatako larunbat gauetan?
Monicak esan dit
loreak hazten zaizkizula
(h)arantza egiten duzun bakoitzean.
Eta erantzun diot
zu lorategi osoa zarela,
magia atera zenuela ezpainetatik,
eta nik,
truko guztiak jakin arren,
sinestu egin nizula.
Uler dezaket ni ez maitatzea,
baina utzidazu esaten
zauriak azkarrago ixten direla
zure begiak ilargiaren gainetik distiratzen
ikusten ditudanetik.
Lekua kendu diezu izarrei han goian
eta gure ohera erori dira
amestu genituen egunsenti guztiekin.
Zin egin nahi dizut,
nire bularrera bueltatzen bazara
ez duzula irtenbiderik aurkituko,
itxita baitago
kanpoan barrurako irrikan geratu ziren guztientzat.
Uste dut mintzea gustuko duzula,
edozein poetak
zu bezalako norbait maitatzen duela errezitatzen duenean,
eta ni beti nago aurrean,
pairatzen,
barruan utzi zenidan negua.
Bizitza osoan zehar izango diot inbidia
zurekin garagardo bat partekatzea lortzen duenari.
Ahotik kentzen dituzunean,
muxuak diot.
Ez dakit nola lortu zenuen nire bihotza,
jakinda, beti izan naizela hotza
eta berotik ihes egiten dudala,
gorputzenetik batez ere.
Olaia Baigorri