Badakit gaur zure urtebetetzea dela,
eta nire oparia, edo zor dizudana hau da:
hitzez osaturiko bihotzaren zati bat.
Behin idatzi nizuen zuek desio bezala bete zinetela neguko gau ilun batean;
gaur zuk urteak betetzen dituzu,
eta espero dut, orain arte gutxienez, hamabi desio bete izana.
Duela hamazazpi urte hasi zinen mundua irribarreekin edertzen,
eta orain esan dezaket, baita oihukatu ere,
zure besarkadek indarra dakartela,
bizitzaren minari hobeto eusteko,
jokoz kanpo utzi nahi gaituen horietan,
lagun on baten eskuek lurretik altxatzen gaituztenean,
magiaz beteta daudenean.
Zin dagizut hitzak motz geratzen zaizkidala zutaz hitz egiten dudan bakoitzean.
Benetan, ez dakizu nola gustatzen zaidan zure begiek besarkatzea.
Norbaitek esaten didanean ez dudala balio agertu egiten zara isilean
eta xuxurlatzen didazu belarrira:
Lasai, lagun, jaitsi burua putzuetan zerua islatzen da-eta!
Nik erantzuten dizut hobe dela bik begiratzea batek baino,
eta putzua ikusten duzunean,
gustatzen zaizkigun izarrez betetako gau batean,
putz egiten diozu udazkenari eta biluztu egiten duzu.
Denbora behar dugu,
berreskuratzen ez den hori.
Baina zurekin igarotzea inbertsio bat da,
epe luzerakoa baita.
Espero eta itxaroten ditut indarrez betetzen dituzun hitz hutsak.
Agian ez naiz behar bezain zintzoa izan,
baina askotan esan dizut
zuk eta gure lagunen familiak sortzen duzuen guztiak,
bizitzari aurrez aurre begiratzean,
izugarrizko iraultza sortzen duela edonoren barnean.
Sentitzen dut,
eta ez naiz barkamen eske ari.
Mila esker muxutruk emandako guztiagatik. Literalki.