A veces hacen falta solo
56 segundos
de conversación inalámbrica
para alegrar el día de alguien
que está a kilómetros de distancia.
Y todos tenemos 56 segundos sueltos.
Hau esan zuenak arrazoia du, maite zaituen pertsona batek denbora eskaintzen dizunean berreskuratzen ez duen bakarra eskaintzen dizulako. Eta gehienetan ez dugu baloratzen, ez dugulako sakontzen gugatik egiten dutena. Eta egiten dugunean berandu da. Uste dut ez garela iraunkorrak maitatzeko orduan, minutuan edo segundoan, zaila delako eta pertsonak kapritxosoak garelako. Tik-tak denbora badoa… Kapritxosoak gara zerbait gustatzen zaigunean eskuen artean nahi dugulako, eta agian ez dugu nahi dugun guztia izateko denborarik.
Denbora erlatiboa da, eta subjektiboa ez den gauza bakarrenetarikoa da.
Niretzat denboran zehar bizitakoak egiten gaitu heldu, ez urteek. Gaztea naiz, eta nahi dudan bakarra haztea da. Eta noiz hazten garen bitartean bizitzaren gauza gehiegi galtzen ditugu, inoiz berreskuratuko ez ditugun horiek. Tik-tak, denbora badoa… Eta denbora doan bitartean maite zaitut-ak eramaten ditu berarekin, eta ez dakigu nora…
-Sentitzen ez direnak: Ia derrigorrez esaten direnak, konpromezu bat balira bezala. Ahotik ateratzen direnak.
-Sentitzen direnak: Bihotzetik ateratzen direnak,eta sentitu arren, batzuetan esaten ez direnak. Eta esaten direnean gure baitan edozer mugitzeko indarra dakartenak. Tik-tak denbora badoa… Eta begiak irekitzen ditugunerako beste egun bat joan da… Eta hemen, bizitzeko gaude, nire ustez bakoitzak zerbait majikoa du barruan eta ateratzea da zailena, gehienetan denbora motz geratzen delako. Eta beti izandako ametsak berriro ohean imajinatu behar. Denbora pasatzen dut galdetzen ze min eramango duen gorputz bakoitzak, eta zein den hartu nahi duten norabidea. Damutzen diren denbora ez probesteaz eta sentitzen diren maite zaitut-ak ez esateaz. Badakidalako zer den bihotzarekin maitatzea eta berandu izatea maite zaitut bat esateko.
Agian denborak ez gaitu hiltzen, baizik eta bihotzetik ateratzen diren hitzen faltak. Tik-tak denbora badoa, eta nire burua ezagutzen noa.
Olaia Baigorri