Berezi egiteak merezi du

Erabiltzailearen aurpegia Oihane Ventura 2017ko aza. 20a, 18:37

BEREZI EGITEAK MEREZI DU

Goizero esnatzen nau, sentimenduak hankaz gora jartzen dizkit, ametsetan murgiltzen nau, oroitzapenak berritzen dizkit, txorien kantetan senti dezaket, dutxa bero-beroetan hurbiltzen zait, ospakizun guztietan aurkitzen dut, bizitzeko gogoa pizten diit… baina, hala ere, ez dut nahi bezainbeste ezagutzen.

Ez, ez naiz pertsona bati buruz hitz egiten ari, guztiok ezagutzen dugun lenguaia bati buruz baizik, musikari buruz. Entzuteko gai garen unetik agertzen da gure bizitzan, horrela egin izan du milaka urtetan zehar. Musika gizakiak hitz egiten hasi zirenean jaio zen, pixkanaka, garatu eta hainbatentzat afizio izatetik ofizio izatera pasa zen arte. Horrela sortu ziren lehen musikariak, eta gaur egun arte, musikari, talde eta modei esker, musikan aro ezberdinak bereiz ditzakegu.

Entretenimendurako ez ezik, propaganda eta publizitatea egiteko eta gizartea manipulatzeko erabilia izan da, eta oraindik erabiltzen da, gero eta gehiago gainera. Publizitatean kantu edo doinu gogoraerrazak erabiltzen dira jendea bereganatzeko, eta horrela, produktu edo dena delakoaren salmenta kopurua igotzeko. Gainera, gaur egun asmatzen diren kantu gehienak etekin ekonomikoan oinarrituta asmatzen dira, horregatik, egungo kanta gehienek egitura bera dute (une oro errepikatzen diren lau akorde, erritmo bera, antzeko letra…), arrakasta duten abestiek, negoziobide direnek bai behintzat. Horrek egitura horretatik ateratzen saiatzen diren abestiak bigarren maila batean geratzea eragiten du, hau da, ezberdina dena ez garatzea.

Baina musikak, gizarteko zernahik bezala, aldaketen beharra du, betiko lau akordeak, letrak, erritmoak… alde batera uzteko beharra. Berezi egiteak merezi du eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!