Has gaitezen!

Erabiltzailearen aurpegia Oihane Ventura 2017ko aza. 21a, 18:16

Bost gizon hurbildu zitzaizkizun, portal batean sartzera behartu eta ahoa estaliz bortxatu zintuzten. Barre algarak, burlak, irainak … entzuten zenituen, zure gorputzaren kontrola jada galdua zenuen. Bukatzean, zure duintasuna beraiekin eramanez joan ziren.
Urtebete geroago, zure bizitza amesgaizto bihurtu zuena komunikabideetara, gure ahoetara … bueltatu da, eta bat-batean, errua zurea izan daitekeelakoan dauden pertsonekin aurkitu zara, parez pare, errua zurea edo bortxatu zintuzten gizonena den zalantzan jartzen duten pertsonekin. Gezurra dirudi, errealitatearen aurrean itsutu dira, edo itsutu nahi dute. Zer gehiago behar dute begien aurrean jarri zaien ebidentzia ikusteko?
Neska bati bizitza osteko eta erantzukizunik ez izateko eskubidea dutelakoan daude. Inozoak. Halaber, egoeraren jatorria aztertzen jarrita, kasualitatea al da horrelako basakeriak gure egunerokotasunaren parte bihurtu izana? Ezetz esango nuke.
Sistema patriarkal honek buruan sartu dizkigun ideiak, pentsamenduak, rolak … dira guzti honen eragile. Antzerki ero honetan gizonezkoek zapaltzaileen papera eta emakumezkoek zapalduen papera antzeztu behar dute. Hortaz, zure kasua obra zikin honen beste ondorio bat besterik ez da. Aurrerantzean beldurraren giltzapean biziko zara. Haren preso bihurtu zara. Nahitanahiez.
Hala ere, gatibutasunetik ateratzeko giltza aurki dezakezu. Oraindik ere badago antzerkiaren gidoia berridazteko aukera. Has gaitezen!

Oihane Ventura

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!