Donibaneko auzoan gertatutako erasoek gogorarazten digute bortxaketaren kulturan bizi garela. Bai, egia da, gertakizun tamalgarri hauen ondoren gizartearen gehiengoa eraso sexisten kontra agertuko da. Baina behin kolpea pasata normaltzat hartuko ditugu ere. Zergaitik? Bortxaketaren kulturan bizi garelako; laster biktima errudun bihurtuko dugu, emakumea gauza bihurtzen dugun bezala. Neska kaletik edanda eta bakarrik zijoala, gona motzegia zuela, , etabar, etabar.
Horrelako jarrerak ez dira berriak. Historikoki gure gizartearen pentsamoldearen arabera emakumeak errudunak izan gara, gure gorputza eta gure sexualitatea dei bat bezala hartu izan delako. Edo, beste hitzekin esanda, gizonak, gixajoak, gure biktimak direla. Azken finean, askok dioten moduan, “emakume batek ezetz esaten duenean bai esan nahi du”. Indarkeria fisikoa ez denean akosoa ligatze teknika bat bezala hartzen dugu besterik gabe.
Eta askok hori barneratu dugu. Zenbat aldiz taberna batetan ezetz esan behar izan dugu? Zenbat aldiz sentitu gara deseroso hainbeste aldiz ezetz esan behar izanagatik? Hare gehiago, zenbat aldiz errudun sentitu gara ezetz esateagaitik? Hori da ikasi duguna, piropoak poztasunez, harrotasunez hartu beharko genituzkela, emakume bezala hori delako gure xede nagusia, mirestutak izan, desideratuak izan. Eta ez duzula hori nahi? Ba izan zaitez ausarta eta indartsu hori ekiditeko, gizonen errespetua irabazteko.
Ba ea ongi ulertzen den, kaletik noanean ez dut ausarta izan nahi, askea izan nahi dut.