Hilerokoaren negozioa

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Nausia Pimoulier 2016ko api. 22a, 09:28

Gaur, Manresako udalbatzak, CUP alderdiaren proposamenaren inguruan eztabaidatuko du: hiriko gaztetxoen artean tanpoi eta konpresen erabilera baztertu beste modu ekonomiko, osasungarri eta jasangarriagoen alde. Esatebaterako, hileroko kopak, telazko konpresak etabar. Horretarako Manresako ikastetxeetan ikastaroak eskaintzeko asmoa dute tresna hauen erabilera azaltzeko. Prentsan irakurri ditudan titularren artean, ondorengoa: “Manresako udalbatzak behingoz kontu politikoak alde batera utziko ditu emakumeen hilerokoari buruz eztabaidatzeko”.
Ez nago ados, hau ere kontu politikoa da, gure ekonomian eta ingurugiroan zeresana daukan gaia delako. Eta gai politikoa da kolokan jartzen duelako kriston indarra duen negozioa: emakumearen higienearen inguruan mugitzen dena. Bide batez, publizitatearen bidez eskaintzen duten ereduaren arabera, emakumearen zikinkeria iskutatzen laguntzen digun negozioa, gure hilerokoa zerbait txarra eta izkutatu beharreko kontua balitz bezala! Negozioa kolokan jartzen du belar denda batetan kopa baten kostea gutxi gora behera 25 eurotakoa delako eta urte askotarako erabili dezakegulako, tanpoi kutxa batek berriz 5 euro inguru balio dituen bitartean. Ahaztu gabe emakumeen produktu hauek luxuzko BEZa jasaten dutela. Gizonezkoen oinarrizko produktua izanen balitz ziur nago BEZa ez litzatekeela luxuzkoa izanen. Baina, hori alde batetara utziz, pentsa zer gertatuko litzateken emakume gehienok horrelako metodoetara joko bagenu. Dirua zertan eta nola gastatu iraultza martxan jartzeko modu bat izan daiteke ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!